YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 50

50
50. (49.) SALMOA
Jainkoak gogoko duen sakrifizioa
1 Asafen # 50,1 Asaf: Tenpluko lebitar kantari-talde baten arbasoa da (ik. 1 Kro 16,5-7.37; 25,1-2). Bere izenpean jarriak daude 73—83 Salmoak ere. Salmoa.
Jauna, jainkoen Jainkoa, mintzo da,
mundu osoari egiten dio batzarrera dei
eguzkiaren sorlekutik sarlekura.#jainkoen Jainkoa Dt 10,17+. eguzkiaren sorlekutik sarlekura 113,3+.
2Siondik, edertasun beteko menditik,
Jainkoa distiraz ageri da.#Sion eder 48,3+. distiraz ageri Dt 33,2.
3Badator gure Jainkoa, eta ez isilean:
su irenslea aurretik, erauntsi zakarra inguruan.#Badator Jainkoa Is 59,20; 63,19. sua aurretik 97,3; Dt 32,22. erauntsia inguruan Jb 38,1; 40,6.
4Goitik dei egin die zeru-lurrei
bere herriarekin duen auzian lekuko izatera:
5«Bildu nire fededunak,
sakrifizioa eskainiz nirekin ituna egin dutenak».#ituna egin Ir 24,4-8.
6Iragar beza zeruak Jainkoaren justizia.
Jainkoa bera da epaile!#50,6 1-6 tx.ek judizioaren egitura dute, epailea, lekukoak eta auzian parte direnak aipatzen direlarik; 7tik aurrera salaketa dator.#Iragar beza zeruak 19,2+. Jainkoa epaile 7,12; 94,2; Is 33,22-23; Jr 11,20.
7«Entzun, Israel, ene herri,
zure kontra egingo dudan aitorpena.
Neu naiz Jainkoa, zure Jainkoa!#Entzun, ene herri 78,1; 81,9.
8Ez zaitut salatzen zeure sakrifizio eta erre-opariengatik:
aurrean ditut beti.#Ez sakrifizioengatik 40,7+; Mi 6,6-8.
9Baina ez dizut eskatzen zeure ukuiluko zekorrik,
ez zeure eskortako akerrik,
10neureak baititut basoetako piztiak
eta mendi garaietako animaliak.
11Mendiko hegazti guztiak ezagutzen ditut,
landan bizi den oro neurea dut.
12Gose banintz, ez nizuke zuri eskatuko,
neurea baitut mundua eta bertako guztia.#mundua neurea 24,1+.
13Zekorren okela jaten dudala uste al duzu,
edota akerren odola edaten?
14Eskaini gorespena sakrifiziotzat#50,14 Eskaini gorespena sakrifiziotzat: Honela ere itzul daiteke: Eskaini esker oneko oparia; gauza bera 23. tx.ean. Jainkoari,
bete zeure promesak Goi-goikoari.#gorespena sakrifiziotzat 69,31-32; Os 14,3; Jon 2,10; Heb 13,15. bete promesak 56,13; 65,2; 76,12; 116,14. Ik. Dt 23,22; Mt 5,33-34.
15Dei egidazu larrialdian:
libratu egingo zaitut eta ohoratu egingo nauzu».#larrialdian 77,3+.
16Gaiztoari, berriz, hau diotso Jainkoak:
«Nola aipa ditzakezu nire arauak, nola ahotan hartu nirekiko ituna,#Nola aipa ditzakezu nire arauak Erm 2,17-24.
17nire zentzarazpenari gorroto badiozu
eta nire hitzei bizkar ematen?
18Lapurra ikustean, harekin bat egiten duzu,
adulteriogileekin elkartzen zara.
19Gaiztakeriarako arin duzu ahoa,
engainua asmatzeko bizkor mihia.
20Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu,
zeure amaren semea belzten.
21Zuk hauek egin, eta ni isildu?
Zu bezalakoa naizela uste al duzu?
Ez, salatu egingo zaitut, dena aurpegira botako.
22Aditu, beraz, ongi, Jainkoaz ahaztuok!
Bestela, harrapatu egingo zaituztet
eta ezin izango zaituzte inork ere libratu.#ezin inork libratu Dt 32,39; Os 2,12+.
23Sakrifiziotzat gorespena eskaintzen didanak,
horrek ematen dit ohore.
Nire bidean tinko irauten duenari
neure salbamena erakutsiko diot».#neure salbamena erakutsi 91,16.

Currently Selected:

SALMOAK 50: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in