SALMOAK 49
49
49. (48.) SALMOA
Heriotzan amaitzen den aberastasunari buruzko gogoeta
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2Entzun hau, herri guztiok,
egon adi, munduko biztanleok,#Entzun, herriok Es 8,4-5.
3jende xehe eta handikiok, aberats eta behartsuok!
4Jakinduriazko hitzak esango ditu nire ahoak,
zentzuzko gogoetak isuriko ene bihotzak.
5Esaera zaharrak adi entzungo ditut,
zentzu ezkutua azalduko ene zitararekin.
6Egun txarretan, zergatik izan beldur
inguratzen nauten maltzurren maleziari?#Egun txarretan 37,19+.
7Horiek beren ondasunetan oinarritzen dira
eta beren aberastasun handiaz harrotzen.#ondasunetan oinarritu Jr 9,22; Lk 12,16-21.
8Horra! Gizakiak ezin du bere burua salbatu,
ezta Jainkoari bere biziaren erospen-saria ordaindu ere.
9Garestiegia da biziaren erospen-saria
noizbait ordaindu ahal izateko.#biziaren erospen-saria garestiegia Mt 16,26.
10Amaigabe biziko al da, bada?
Ez al du inoiz hilobia ikusiko?
11Jakina da jakintsuak ere hiltzen direla,
zentzugabe eta inozoak bezalaxe desagertzen,
beren ondasunak besterentzat utziz.#jakintsuak ere hil Koh 2,14.16; 6,8. ondasunak besterentzat utzi 39,7; 49,18; Si 11,18-19.
12Lurrei ere beren izenak eman zizkieten arren,
hilobia#49,12 beren izenak eman: Lurralde horien nagusigoa eta jabezta esan nahi du. hilobia: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoa iluna da. izango dute betiko etxe,
han egongo dira amairik gabe.#hilobia betiko etxe Koh 12,5.
13Bere ohore guztiekin ere, gizakiak ez du irauten,
akabatu egiten da, animalien antzera.#animalien antzera Koh 3,18-21.
14Hona hemen beren buruaz fio direnen zoria,
asebeterik bizi direnen azkena:
15Hildakoen Egoitzara eramango dituzte ardiak bezala,
Herioa izango dute artzain.
Zuzen-zuzenean jaitsiko dira hilobira,
haien arrastoa ezabatu egingo da
eta Hildakoen Egoitza izango dute bizileku#49,15 Azken hiru lerroak ilunak dira jatorrizkoan eta itzulpena gutxi gorabeherakoa..
16Baina Jainkoak bizirik askatuko nau ni
Herioaren eskupetik, eta berekin eramango.#bizirik askatuko nau 73,23-24; Os 13,14.
17Ez beldur izan norbait aberasten bada,
bere etxeko ondasunak areagotzen baditu;
18hiltzean, ez du ezer berekin eramango,
aberastasunak ez dio jarraituko.#ezer ez berekin eramango 1 Tm 6,7.
19Bizi zenean, hala ederresten zion bere buruari:
«Txaloka ari zaizkit, dena ongi doakidalako!»
20Bere arbasoen artera joango da,
sekula berriro argirik ikusiko ez dutenengana.#argirik ez ikusiko Jb 10,21-22.
21Gizaki aberatsa eta zentzugabea
akabatzen diren animalien antzeko da.
Currently Selected:
SALMOAK 49: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso