SALMOAK 48
48
48. (47.) SALMOA
Sion mendiari eta Jainkoaren hiriari laudorioa
1 Kanta. Koreren semeen salmoa.
2Handi da Jauna, guztiz goresgarri
gure Jainkoaren hirian, bere mendi santuan!#Handi da Jauna 96,4.
3Muino eder, lur osoaren pozgarri!
Sion mendi, Jainkoaren egoitza#48,3 Jainkoaren egoitza: Hebreerazkoak iparraldeko azken muga (ik. Is 14,13) edo Tzafonen erdigunea dio. Tzafon iparralde da normalki; baina kanaandar mitologian jainkoak biltzen zireneko mendia zen, iparraldean urruti kokatua, munduko tokirik sakratuena, beraz. Azken muga edo ertz hitzak erdigune edo zentro ere esan nahi du. Salmogileak kanaandar literaturak Tzafon mendiaz zioena Jerusalemgo Sion mendiari, Jainkoaren egoitzari, aplikatzen dio., errege handiaren hiri!#Sion muino eder 50,2; Nk 2,15. errege handiaren hiri Mt 5,35.
4Bertako jauregien artean, gotorleku seguru ageri da Jainkoa.#gotorleku seguru 18,3+.
5Hara, erregeek elkar hartu zuten
eta denak batera haren aurka oldartu.
6Baina Sion ikustean, izutu egin ziren
eta ihesi joan ikaraz.
7Orduan, dardarak hartu zituen,
oinaze larriak, emakumea erdiminetan bezala,#dardarak hartu Ir 15,14. emakumea erdiminetan bezala Jr 4,31+.
8ekialdeko haizeak ur handietako ontziak#48,8 ur handietako ontziak: H.h., Tarsiseko ontziak, hau da, itsaso zabala zeharkatzen zuten ontziak (ik. Is 23,1).
puskatzen dituenean bezala.
9Entzun izan duguna geuk ikusi dugu
Jaun ahalguztidunaren hirian, geure Jainkoaren hirian:
sendo ezarri duela Jainkoak betiko!#sendo ezarria 46,6+.
10Oi Jainko, zure maitasuna gogoratzen dugu
zure tenpluaren erdian.
11Zure omena bezala zure gorespena ere, oi Jainko,
mundu zabal osora iristen da.
Eskuzabal zara, Jauna, benetan!#gorespena mundu osora 113,3; Ml 1,11.
12Pozik da Sion mendia, poz-pozik Judako hiriak#48,12 Judako hiriak: H.h., Judako alabak, hau da, herrialdeko hiriak.,
zure probidentzia dela eta.#Pozik Sion mendia 97,8.
13Egizue Sionen jirabira, zenbatu bertako dorreak,
14ikusi hango harresiak, ikertu jauregiak,
hurrengo gizaldiari esateko:#hurrengo gizaldiari esan 71,18; 78,4.
15«Hauxe da gure Jainkoa, gure Jainkoa sekulako:
berak gidatuko gaitu beti#48,15 beti: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak zentzurik gabeko bi hitz dakartza.».#gure Jainkoa sekulako 90,2.
Currently Selected:
SALMOAK 48: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso