SALMOAK 47
47
47. (46.) SALMOA
Munduaren eta Israelen erregeari gorazarrea
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.
2Herri guztiok, egin txalo,
egin pozez oihu eta irrintzi Jainkoari.#egin pozez oihu So 3,14-15.
3Izugarria baita Jauna, Goi-goikoa, mundu osoaren errege handia.#Izugarria Jauna 68,36; 76,8; 96,4; Dt 7,21; Dn 9,4. errege handia 95,3; Ir 15,18; Ml 1,11. mundu osoan Za 14,9.
4Herriak menpean ipintzen dizkigu, nazioak oinpean jartzen.
5Guretzat lurralde bat aukeratu du,
bere maitea duen Jakoben harrotzeko bide.
6Irrintzi artean igo da Jainkoa, turuta-soinuz Jauna.#Jainkoa irrintzi artean igo 24,7-10; 68,19; 98,4-6.
7Kanta Jainkoari, kanta! Kanta gure erregeari, kanta!#Kanta Jainkoari 96,1+.
8Jainkoa mundu osoaren errege: kanta hari trebeki!
9Jainkoa nazioen errege da, bere tronu santuan eseria dago.#Jaunaren tronua 11,4; 93,2; 97,2; 103,19; 1 Erg 22,19; Is 6,1; Ap 4,2.
10Herrietako printzeak elkartu zaizkio
Abrahamen Jainkoaren herriari,
munduko ahaltsuak#47,10 munduko ahaltsuak: H.h., munduko babeskiak; babeski ahaltsuak/erregeak adierazteko metafora da. Jainkoarenak baitira.
Bera guztien gainetik garai!#herriak elkartu Is 2,2-4. Ik. 87. guztien gainetik garai 83,19; 97,9.
Currently Selected:
SALMOAK 47: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso