YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 44

44
44. (43.) SALMOA
Herri zapalduaren deitorea
1 Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen poema. # Herri zapalduaren deitorea 74; 79; 80; Is 63,7—64,11.
2Oi Jainko, geure belarriz entzuna dugu, gurasoek kontaturik,
zuk haien garaian, aspaldi hartan, eginaren berri.#geure belarriz entzuna 2 Sm 7,22-23. gurasoek kontaturik 78,3.
3Zeure eskuaz kanpora bota zenituen beste nazioak,
gure gurasoak bertan landatzeko;
beste herriak gogor jo zenituen,
gure gurasoak bertan hazarazteko.#nazioak bota 78,55. gurasoak landatzeko 80,9; Ir 15,17.
4Ez ziren beren armei esker nagusitu lurraldeaz,
ez zuten beren indarrari esker lortu garaipena,
zure ahalmenari eta indarrari
eta presentzia argitsuari esker baizik, maite zenituelako.#Ez armei esker Dt 8,17-18; Jos 24,12; Os 1,7+. presentzia argitsua 4,7+. maite zenituelako Dt 4,37+.
5Zuk, ene Jainko eta ene errege,
zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena#44,5 zuk eskuratzen diozu Israeli garaipena: Antzinako itzulpenen arabera, Israelen garaipenak erabakitzen dituzuna; hebreerazkoak agindu Israelen garaipenak dio.!
6Zuri esker jo ditugu etsaiak,
zure bidez zapaldu erasotzaileak.#erasotzaileak zapaldu 60,14; 108,14.
7Konfiantza ez geneukan uztaian jarria,
garaipena ez zigun ezpatak ematen.#armetan konfiantzarik ez 20,8+; 44,4+.
8Zuk egin gintuzun etsaien garaile,
zuk utzi zenituen gorroto digutenak lotsagarri.#Jaunak egin garaile 37,39-40. etsaiak lotsagarri 132,18.
9Zu goresten zintugun egunero, Jainko, zu ospatzen etengabe.
10Orain, ordea, baztertu egin gaituzu eta lotsarazi,
ez zara jadanik joaten gure gudarostearekin gudura.#baztertu egin gaituzu 60,3.12. Ik. 43,2+.
11Etsaien aurrean ihes eragin diguzu,
eta gorroto digutenek larrutu egiten gaituzte.#Etsaien aurrean ihes Lb 26,17; Dt 28,25.
12Hiltzeko ardiak bezala eman gaituzu,
beste nazioen artean sakabanatu.#nazioen artean sakabanatu 106,27; Lb 26,33; Dt 28,64.
13Zeure herria hutsean saldu duzu,
irabazirik gabe saldu ere.#herria hutsean saldu Dt 32,30; Is 52,3.
14Auzoko herrien iseka-gai egin gaituzu,
ingurukoen burla eta barregarri.#herrien iseka-gai 79,4.
15Nazioen irri-lelo egin gaituzu, herrien ahogozagarri#44,15 herrien ahogozagarri: H.h., herriek buruari eragin, burla adierazteko keinua..
16Begi aurrean dut beti neure desohorea, lotsaz gorri aurpegia,#lotsaz gorri aurpegia 69,8.
17mespretxu eta irainak direla eta,
mendeku bila dabilen etsaia dela eta.
18Hori guztia gertatu zaigu, zu ahaztu ez zaitugun arren,
zure itunari huts egin ez diogun arren.
19Gure bihotza ez da zuregandik urrundu,
ez gure pausoak zuregandik okertu.
20Eta hala ere, basatxakurren artera#44,20 basatxakurren artera: Herrialde hondatua nahiz basamortua dira basatxakurren ohiko bizileku. bota gaituzu
eta herio-itzalean murgildu.
21Geure Jainkoa ahaztu bagenu
eta beste jainkoengana besoak luzatu,
22konturatuko zen, bai, Jainkoa,
bihotz-zoko ezkutuenak ere ezagutzen dituena.#bihotz-zoko ezkutuenak 7,10+.
23Baina ez, zuregatik egunoro hilzorian gauzkate,
hiltzeko ardiak bezala garabiltzate.#Erm 8,36an aipatua.
24Esnatu, Jauna! Zergatik zaude lo?
Ekin! Ez gu betiko zapuztu!#Esnatu, Jauna! 35,23; 59,5; Is 51,9. Ez betiko zapuztu 74,1; 79,5; 80,5; 89,47. Ik. 43,2+.
25Zergatik ezkutatzen diguzu aurpegia
eta gure zoritxarra eta zapalkuntza ahazten?#aurpegia ezkutatu 10,11+.
26Lur jota gaude, hautsetan narraska.
27Jaiki eta zatoz laguntzera!
Aska gaitzazu zeure maitasun leialarengatik!#Jaiki 3,8; 35,2.

Currently Selected:

SALMOAK 44: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in