SALMOAK 45
45
45. (44.) SALMOA
Eztei-kanta
1 Koru-zuzendariarentzat. «Liliak # 45,1 Liliak: Zenbaiten ustez, musika-tresna adierazten du hitzak. Agian hitz hau Kantarik Ederrena- ren eraginez sartu da hemen; salmoak badu, izan, kidetasunik Kt poemarekin. Salmoaren testua zaila da eta itzulpena gutxi gorabeherakoa zenbait puntutan » doinuan. Koreren semeen poema. Amodio-kanta.
2Hitz ederrez barrua gainezka,
erregeari opa diot neure olerkia.
Idazle trebearen luma da nire mihia.
3Gizasemeetan ederrena zara, ezpainetatik xarma darizu,
Jainkoak betidanik bedeinkatu baitzaitu!#Gizasemeetan ederrena Kt 5,10-16. Jainkoak bedeinkatua 21,6-7.
4Lotu gerrian ezpata, gudari ausart horrek,
zeure aintza eta ospea agertuz.
5Zeure ospez, izan garaile egia eta justiziaren aldeko borrokan.
Jaurti zeure eskuaz#justiziaren alde garaile Is 11,3-5.
6gezi zorrotz ikaragarri horiek:
herriak menpean jarriko zaizkizu,
erregearen etsaiak adoregabe geldituko.
7Betiereko Jainkoak ezarri zaitu errege#45,7 Betierekoa… errege: Grekozko itzulpenak honela dio: Zure tronua, oi Jainko, betierekoa.;
zure erregetza zuzentasun-erregetza.#Heb 1,8-9an aipatua. lagunen artean aukeraturik 1 Sm 16,6-13.
8Zuzen dena behar duzu maite, oker dena gorrotatu,
Jainkoak, zeure Jainkoak, baitzaitu gantzutu,
jai-giro pozgarrian, lagunen artean aukeraturik.
9Mirra, aloe eta kanela usainezkoak zure jantziak,
harpa-soinua marfilezko jauregietan zure alaigarri.#marfilezko jauregiak 1 Erg 22,39.
10Errege-alabak dituzu inguruan,
zure eskuinean erregina#45,10 Lehen lerroaren esanahia eta itzulpena zalantzazkoak dira. erregina: Jatorrizko hitza oso arraroa da; segur aski, erregina ama adierazten du (ik. 1 Erg 2,19)., urre finez apaindurik.#Errege-alabak Kt 6,8.
11Entzun, alaba! Zaude erne eta adi!
Ahaztu zeure herria eta aitaren etxea.#Ahaztu zeure herria Rt 1,16. Ik. Has 12,1.
12Zoraturik dago erregea zure edertasunaz.
Bera da zure jaun; egiozu agur.#Bera zure Jaun Ef 5,24.
13Tiro hiria#45,13 Tiro hiria: H.h., Tiro alaba, hiriaren pertsonifikazio poetikoa; dena den, esanahia ez da segurua. erregaliekin datorkizu,
herriko handikiak zure abegi onaren bila.#herrien erregaliak 72,10-12; Is 60,5-6.
14Guztiz ospetsu dago printzesa,
urrez apain bordaturiko jantzitan.
15Erregeagana daramate;
neskatxa gazteak, bere adiskideak, ondoren doazkio.
16Jai-giro pozgarrian sartzen dira erregearen jauregira.
17Gurasoen tronuan semeak jarriko dituzu
eta mundu osoaren agintari egingo.#semeak errege Has 17,6; 35,11.
18Zure oroitzapena bizirik gordeko dut gizaldiz gizaldi,
eta herriek menderen mende goratuko zaituzte.#oroitzapena bizirik gordeko 2 Sm 7,29. Ik. Is 61,9.
Currently Selected:
SALMOAK 45: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso