YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 43

43
43. (42.) SALMOA
1Egidazu#43,1 Egidazu: Ik. 42,1 oh. justizia, ene Jainko,
defenda nire auzia sinesgabeen aurka.
Libra nazazu maltzur-gaiztoaren eskutik.#defenda nire auzia 9,5+.
2Ene Jainko babesle horrek, zergatik baztertu nauzu?
Zergatik behar dut goibel ibili, etsaiak estuturik?#zergatik baztertu nauzu? 44,10.24; 60,12; 74,1; 77,8; 89,39.
3Bidali zure argia eta zure egia: gida nazatela,
eraman nazatela zure mendi santura, zure bizilekura.#Bidali zeure argia 57,4.
4Eta zure aldarera iritsiko naiz, oi Jainko,
nire poz betea zaren Jainko horrengana.
Zitara joz goretsiko zaitut, Jainko, ene Jainko.
5 Zergatik zaude, ene barrena, hain goibel?
Zergatik hain urduri? Itxaron Jainkoarengan!
Goretsiko dut, bai, berriz ere, haren presentzia salbatzailea. # Zergatik… ? 42,6.12.

Currently Selected:

SALMOAK 43: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in