Skip to content

SALMOAK 3

3
3. SALMOA
Fededun erasotuaren oihua
1 Daviden salmoa. Bere seme Absalomengandik ihesi zebilenekoa. # David Absalomengandik ihesi 2 Sm 15—17.
2Zein ugari, Jauna, nire etsaiak!
Zein ugari aurka altxa zaizkidanak!
3Zein ugari nitaz esaka ari direnak:
«Jainkoak ere ez du salbatzen!»#3,3 Tx.aren bukaeran hitz bat dakar jatorrizkoak, otoitzerako errubrika dirudiena. Hitzaren esanahia ezezaguna da. Zenbaitek geldiune interpretatzen du. Hitza askotan dator Salmo-liburuan zehar. Itzulpenean ez dugu adierazi.
4Baina zu zara, Jauna, nire babeski, zu nire ohore.
Zuk didazu burua jasotzen.#Jauna babeski 18,3; 28,7; 84,12; 89,19; 91,4; 119,114; Dt 33,29. burua jaso 27,6; 110,7.
5Oihuka egiten diot dei Jaunari,
eta erantzuten dit bere mendi santutik.#Jaunaren mendi santua (Sion) 2,6; 15,1; 48,2; 87,1; 99,9; Is 27,13; Ez 20,40.
6Oheratzen naiz eta lokartzen, eta berriro esnatzen,
Jauna baitut euskarri.#bakean oheratu 4,9; Es 3,24.
7Milaka etsaik inguratzen banau ere, nik beldurrik ez.#beldurrik ez 23,4; 27,1.
8Jaiki zaitez, Jauna! Salba nazazu, ene Jainko!
Nire etsaiak masailean jotzen dituzu,
gaizkileei hortzak hausten dizkiezu.#Jaiki, Jauna 7,7; 9,20; 10,12; 21,14; 44,27; 94,2; 132,8; Zen 10,35.
9Zuregandik, Jauna, salbamena,
zure herriarentzat bedeinkapena.#Jaunarengandik salbamena Jon 2,10. Ik. Es 21,31.