SALMOAK 2
2
2. SALMOA
Jainkoak bere erregea hautatu
1Zer dabiltza nazioak asaldaturik?
Zergatik darabiltzate asmo hutsal horiek gogoan?#Eg 4,25-27an aipatua.
2Jaunaren aurka eta hark aukeraturiko erregearen#2,2 hark aukeraturiko erregearen: H.h., haren gantzutu/mesiasen; olio-gantzuketaz sagaratzen zen erregearen (ik. 6. tx.) deitura. aurka
altxatzen dira mundu honetako erregeak,
elkar hartzen dute agintedunek:#Jaunak aukeraturiko erregea 18,51; 28,8; 84,10; 89,39; 132,10; 1 Sm 2,10; 10,1. erregeak kontra altxatu 83,6; Ap 19,19.
3«Hauts dezagun haien nagusigoa,
eten ditzagun haien lokarriak!»
4Zeruko tronuan dagoenak irri egiten du,
Jaunak iseka haien lepotik.#Jaunak nazioei iseka 59,9; Is 40,15-17.22-24.
5Haserre mintzo zaie, bere suminaz ikara ematen die:
6«Nik neuk sagaratu dut erregea Sionen, neure mendi santuan».#errege Sionen 20,3; 110,2. Sion, mendi santua 3,5+.
7Jaunaren erabakia iragarriko dut. Hau esan dit:
«Nire seme zara zu#2,7 Nire seme zara zu: Jainkoak erregea seme-ordetzat hartzen duela adierazteko formula (ik. 2 Sm 7,14).; gaur zaitut nik sortu.#I.B.n aipatua: Eg 13,33; Heb 1,5; 5,5. Ik. Mt 3,17; 17,5; 2 P 1,17. erregea seme 2 Sm 7,14.
8Eskatu niri, eta nazioak emango dizkizut ondare,
lur osoaren jabe egingo zaitut.#Eskatu 1 Erg 3,5.
9Burdinazko makilaz hautsiko dituzu,
buztinezko ontzia bezala puskatuko».#Burdinazko makilaz Ap 2,26-27; 12,5; 19,15. puskatu 68,22; 110,5-6.
10Jokatu, beraz, zentzu onez, erregeok;
zentza zaitezte, munduko agintariok.
11Zerbitzatu Jauna begirunez, bizi ikaraz,#Zerbitzatu Jauna 72,11; Dn 7,14.
12oi gizaki hilkorrok#2,12 oi gizaki hilkorrok: Jatorrizko testua iluna da (emaiozu musu semeari), eta antzinatik era ezberdinetan ulertua.,
bera sumindu eta zuen nagusigoa gal ez dadin,
bat-batean pizten baitzaio haserrea.
Zorionekoak harengan babesten direnak!#Zorionekoak… 34,9; 118,8-9; Es 16,20.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso