Skip to content

SALMOAK 4

4
4. SALMOA
Jauna poz-emaile
1 Koru-zuzendariarentzat # 4,1 Koru-zuzendariarentzat: Edo Koru-zuzendariarena; 45 salmok dakartzate hitz hauek. Salmo-bilduma bat adierazten dute, tenpluko kantu-arduradun zen lebitarrari zegokiona. . Harizko musika-tresnaz. Daviden salmoa.
2Deitzen dizudanean, erantzun, Jainko, ene defendatzaile!
Estualdian, emadazu lasaibide!
Erruki zakizkit eta entzun nire otoitza!#Deitzean erantzun 17,6; 20,10; 102,3.
3Zuek, handikiok,
noiz arte iraindu behar duzue Jainkoa, nire Ohorea,
jainko hutsalak maitatuz, sasijainkoen#4,3 Jainkoa, nire Ohorea: Edo nire ohorea soilik, Jainkoa ez baitator jatorrizkoan. jainko hutsalak, sasijainkoak: H.h., hutsalkeria, faltsukeria; idoloak adierazteko erak, seguruenik. atzetik ibiliz?
4Jakizue Jaunak harrigarriro jokatzen duela
bere fededunaren alde,
entzun egiten didala deitzen diodanean.
5Ikara zaitezte eta ez egin bekaturik,
aztertu zeuen barruak, egin negar ohe gainean.#Ikaratu eta ez egin bekatu Ef 4,26.
6Eskaini bidezko sakrifizioak eta izan Jaunarengan uste on.#bidezko sakrifizioak 51,21; Dt 33,19. Jaunarengan uste on 9,11+.
7Asko ari dira esaten: «Nork eman guri zoriona?
Aldendu egin ote duzu guregandik, Jauna,
zeure aurpegi argitsua?»#aurpegi argitsua 31,17+; 44,4.
8Niri, ordea, Jauna, poz handia eman didazu,
horiek gari eta ardo ugariz dutena baino handiagoa.
9Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen,
zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.#Bakean etzan 3,6+.