YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 139

139
139. (138.) SALMOA
Meditazioa. Jaunak dena ikusi eta jakin
1 Koru-zuzendariarentzat. Davidena.
Jauna, zuk ikertzen nauzu eta ezagutzen:#zuk ikertzen nauzu 7,10+. zuk ezagutzen Jr 12,3; 1 Kro 28,9; Heb 4,13.
2badakizu noiz esertzen naizen eta noiz jaikitzen.
Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.#noiz esertzen, noiz jaikitzen 2 Erg 19,27.
3Ohartzen zara noiz nabilen eta noiz nagoen geldi.
Zehatz dakizu nire pauso guztien berri.#nire pauso guztiak Jb 31,4.
4Oraindik ez dut hitza mihian
eta zuk, Jauna, badakizu esango dudana.
5Atze eta aurre, estu bildua naukazu,
zeure eskua nire gain ezarrita.
6Miragarria zure ezagutza, nitaz gaindikoa,
nik atzemateko garaiegia.#ezagutza atzemanezina Jb 11,7-9; Erm 11,33.
7Nora joan zure espiritutik urruti?
Nora ihes egin zure aurretik?
8Zerura igota ere, zu hantxe!
Hildakoen Egoitzara jaitsita ere, zu bertan!#ezin Jaunari ihes egin Jr 23,23-24; Am 9,2-4.
9Nahiz argiaren sorlekurantz hegaldatu,
nahiz mendebaldeko itsas mugetan kokatu,
10han ere zure ezkerra gainean izango dut,
zure eskuinak helduko dit.
11Nahiz nik esan: «Ilunpeak estaliko ahal nau,
egun-argia gau bihurtuko ahal zait inguruan!»,
12ilunpea ere ez da zuretzat ilun,
gaua ere eguna bezain argi:
ilunpea eta argia zuretzat berdin!#ilunpea ere ez ilun Jb 12,22; 34,21-22; Dn 2,22.
13Zuk eratu didazu gorputza,
zuk zaindu nauzu amaren sabeletik.#gorputza eratu Jb 10,8-12; Koh 11,5.
14Eskerrak zuri, hain izugarria zarelako,
zeure egintza miragarrietan nabarmena!#139,14 Lehen bi lerroak ilun samarrak dira jatorrizkoan, esanahi orokorra argi dagoen arren.
Barru-barruraino ezagutzen ninduzun,
15nire hezur-mamiak ez ziren zuretzat ezkutu,
isilpean eratzen ari nintzela,
lurraren barruan#139,15 lurraren barruan: Amaren erraien irudia (ik. Jb 1,21; Si 40,1). ehunduz nindoala.
16Zure begiek nire bizi-aroak ikusten zituzten,
idatziak zeuden denak zure liburuan;
eratuak zenituen nire egunak,
bat bakarra ere izatera iritsi baino lehen#139,16 bizi-aroak: Testuinguruaren arabera itzulia, jatorrizko hitza ez baita ezaguna. Azken bi lerroetako testua iluna da eta itzulpena ez erabat segurua..
17Oi Jainko, bai paregabeak niretzat zure burutapenak,
bai sakona haien barne-muina!
18Kontatzen hasten banaiz, hondarra baino ugariago dira.
Berpiztu nadila eta jarrai dezadala beti zurekin!#139,18 Berpiztu… zurekin!: Honela ere itzuli ohi da: Bukatzean, oraindik zurekin nago edo oraindik zu gelditzen.#hondarra baino ugariago 40,6+.
19Oi Jainko, gaiztoak hilko bazenitu!
Urrun niregandik, odolzaleok!#Urrun niregandik 6,9+.
20Maltzurkeriaz mintzo dira zutaz
eta zure kontra alferrik altxatzen.
21Gorroto dizutenei, Jauna, nola ez nik gorroto izan?
Kontra altxatzen zaizkizunei nola ez higuin izan?
22Gorroto biziz gorroto izan ditut,
niretzat ere etsai bihurtu dira.
23Oi Jainko, iker nazazu eta ezagutu nire bihotza,
proba nazazu eta ezagutu nire ardurak.#iker nazazu 26,2+; 139,1.
24Ikusi galbidetik ote nabilen,
gidatu ni zeure betiko bidetik.#gidatu 5,9+.

Currently Selected:

SALMOAK 139: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in