SALMOAK 140
140
140. (139.) SALMOA
Pertsegituaren erregua justizia eske
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
2Libra nazazu, Jauna, gaiztoengandik,
zaindu indarkeria-zaleengandik:
3gaiztakeriak asmatzen ari dira
eta egunero borrokak sortzen;
4sugeak bezain mihi zorrotza dute,
sugegorriaren pozoia ezpainetan.#sugegorriaren pozoia 58,5+; Erm 3,13.
5Gorde nazazu, Jauna, gaizkileengandik,
zaindu indarkeria-zaleengandik,
nondik estropezu eragingo baitabilzkit.
6Harroek tranpak jartzen dizkidate ezkutuan,
gizatxarrek sarea hedatzen, bidean lakioak ipintzen.#sarea 9,16+; Jr 18,22.
7Jaunari diotsot: «Zu nire Jainkoa!»
Jauna, entzun onez nire erregu-oihua.#Zu nire Jainkoa 31,15+.
8Jauna, ene Jainkoa, zu nire indar salbatzailea,
guduan burua babesten didazuna.
9-10Jauna, ez eman amore gaiztoen gogoei,
ez utzi beren asmo maltzurrak betetzen.
Ez bezate bururik jaso#140,9-10 Ez bezate bururik jaso: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoa ulergaitza da. ni inguratzen nautenek;
murgil bitza beren ezpainetako makurkeriak!#murgil bitza beren makurkeriak Ik. 7,16+.
11Betozkie gainera txingar goriak,
amil bitez leize sakonera, eta gehiago jaiki ez!#txingar goriak gainera 11,6+.
12Gaizki-esaleek ez bezate iraun herrialdean,
zoritxarrak harrapa eta gal beza indarkeria-zalea!
13Badakit Jaunak dohakabeari justizia egiten
eta behartsuen eskubideak defendatzen dituela.#dohakabeari justizia 72,4+; 146,7.
14Bai, zintzoek goretsiko zaituzte, Jauna,
zuzenak zure aurrean biziko dira.
Currently Selected:
SALMOAK 140: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso