SALMOAK 138
138
138. (137.) SALMOA
Jainko salbatzaileari esker oneko kanta
1 Davidena.
Eskerrak ematen dizkizut, Jauna, bihotz-bihotzez,
beste jainkoen#138,1 beste jainkoak: Ik. 82,1 oh. Antzinako itzulpenek era ezberdinetan irakurri dute hitza: aingeru, epaile, errege, jainko. aurrean zu kantuz ospatzen.#Eskerrak bihotz-bihotzez 9,2+.
2Zure tenplu santura begira ahuspezten naiz,
zuri eskerrak emanez:
zeure maitasun eta leialtasunaz,
paregabe handi egin dituzu zeure izena eta promesa.#tenpluan ahuspeztu 5,8.
3Dei egin nizunean, entzun egin zenidan,
bihotzean kemena bizkortu.
4Eskerrak emango dizkizute, Jauna, munduko errege guztiek,
zure promesaren berri jakitean.#munduko erregeek 68,33; Ml 1,11.
5Zure nagusigoa dela eta, kantatuko dute:
«Handia da Jaunaren ospea!»
6Bai, gorena da Jauna,
baina apalari arretaz dio begiratzen;
harroari, berriz, urrutitik igartzen.#apalari begiratzen 113,6-8; Is 57,15. harroa Lk 1,51-52,
7Arriskuz inguraturik aurkitzean,
babestu nire bizia etsai amorratuengandik,
luzatu eskua eta salba nazazu.
8Dena egingo du Jaunak nire alde.
Jauna, zure maitasuna betikoa!
Ez utzi bertan behera hasi duzun lana.#nire alde 57,3. maitasuna betikoa 100,5+.
Currently Selected:
SALMOAK 138: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso