SALMOAK 137
137
137. (136.) SALMOA
Erbestean Jerusalem-minez
1Babiloniako ibai bazterretan eseriak geunden negarrez,
oi Sion, zutaz oroituz.#Babiloniako ibai bazterretan Ez 3,15. negarrez Nk 3,48-51.
2Ur ondoko sahatsetan utziak genituen zitarak zintzilik.
3Eta han, guri kantu eske zeuden erbesteratu gintuztenak,
kanta alai eske gure zapaltzaileak#137,3 zapaltzaileak: Testuinguruaren arabera itzulia, hebreerazko hitza ez baita beste inon azaltzen.:
«Kantatu guretzat Siongo kantak».
4Nola kantatu Jaunaren kanturik atzerriko lurraldean?
5Zutaz ahaztu banendi, Jerusalem, geldi bekit eskua elbarri.
6Geldi bekit mihia ahosabaian itsatsirik,
beti gogoan ez bazaitut,
zu, Jerusalem, neure pozik handiena ez bazaitut.#Jerusalem gogoan Jr 51,50.
7Jauna, ez ahaztu edomdarrek egina,
honela baitziotsoten elkarri
Jerusalem erori zen egun hartan#137,7 Jerusalem erori zen egun hartan: H.h., Jerusalemen egunean, hau da, K.a. 587an Nabukodonosorren eskuetan erori zeneko egunean; edomdarren orduko jarrerari buruz, ik. Ab 11.:
«Erraustu, erraustu hondoraino!»#edomdarrak Jerusalem erori zen egunean Ez 35,5; Jl 4,19; Nk 4,21.
8Babilonia, hiriburu kriminal#137,8 Babilonia, hiriburu: H.h., Babilonia alaba. kriminal: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak suntsitua dio. hori!
Bejondeiola, zuk guri eginaren ordaina emango dizunari!#Babilonia Is 14,22; Jr 50—51; Ap 18,6.
9Bejondeiola, zure haurtxoak hartu
eta harkaitzaren kontra lehertuko dituenari!#haurrak lehertu Is 13,16; Os 14,1+.
Currently Selected:
SALMOAK 137: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso