SALMOAK 136
136
136. (135.) SALMOA
«Jaunaren maitasuna betikoa da»
1Eskerrak#136,1 Litani moduko salmo honi Hallel handia deitzen zioten juduek, eta Pazkoan errezatzen zuten, Hallel txikiaren ondoren (ik. 113,1 oh.). Nonbait, erantzun-leloa —haren maitasuna betikoa baita— herri osoak abesten zuen (ik. 2 Kro 7,3). eman Jaunari, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.#ona baita 106,1+.
2Eskerrak eman jainkoen Jainkoari,
haren maitasuna betikoa baita.
3Eskerrak eman jaunen Jaunari,
haren maitasuna betikoa baita.#jaunen Jaun Dt 10,17+.
4Bera bakarrik egintza miragarrien egile,
haren maitasuna betikoa baita.#Bera mirarigile 72,18.
5Jakinduriaz egin du zerua,
haren maitasuna betikoa baita.#zeru-lurrak, eguzki-ilargiak egin Has 1,1-18.#Jakinduriaz egin zerua Es 3,19+.
6Uren gainean tinko ezarri lurra,
haren maitasuna betikoa baita.#lurra tinko ezarri 24,2+.
7Argizagi handiak egin ditu,
haren maitasuna betikoa baita;
8eguzkia, egunaren gain jartzeko,
haren maitasuna betikoa baita;
9ilargia eta izarrak, gauaren gain jartzeko,
haren maitasuna betikoa baita.
10Egiptoko lehen-semeak jo zituen,
haren maitasuna betikoa baita.#lehen-semeak jo 135,8+.
11Israel handik irtenarazi zuen,
haren maitasuna betikoa baita;#Israel irtenarazi Ir 12,31.51; 13,3.
12ahalmen handiz, esku indartsuz,
haren maitasuna betikoa baita.#ahalmen handiz Dt 4,34+.
13Itsaso Gorria erdibi egin zuen,
haren maitasuna betikoa baita;#itsasoa erdibi, Israel pasarazi, faraoia amildu 78,13+.
14eta Israel herria erditik pasarazi,
haren maitasuna betikoa baita;
15faraoia eta honen gudarostea Itsaso Gorrian amildu zituen,
haren maitasuna betikoa baita.
16Basamortuan zehar gidatu zuen bere herria,
haren maitasuna betikoa baita.#Basamortuan gidatu 78,52+; Dt 8,2+; Jr 2,6+.
17Errege handiak jo zituen,
haren maitasuna betikoa baita;#erregeak jo 135,10-11+.
18errege ospetsuak hil,
haren maitasuna betikoa baita:
19Sihon, amortarren erregea,
haren maitasuna betikoa baita;
20eta Og, Baxango erregea,
haren maitasuna betikoa baita.
21Eta haien lurraldea bere herriari eman zion,
haren maitasuna betikoa baita;#lurraldea herriari eman 78,55+.
22bere zerbitzari Israeli eman zion ondare,
haren maitasuna betikoa baita.
23Oroitu zen gutaz gure erorialdian,
haren maitasuna betikoa baita;#Oroitu zen gutaz 106,45+.
24eta etsaiengandik gintuen askatu,
haren maitasuna betikoa baita.#etsaiengandik askatu 106,43; Lk 1,71.
25Bizidun guztiak janaritzen ditu,
haren maitasuna betikoa baita.#Bizidunak janaritzen 104,27-28; 145,15-16.
26Eskerrak eman zeruko Jainkoari,
haren maitasuna betikoa baita.
Currently Selected:
SALMOAK 136: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso