YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 135

135
135. (134.) SALMOA
Goizeko gorazarrea tenpluan
1Aleluia! Gora Jauna!
Goretsazue Jaunaren izena,
goretsazue, Jaunaren zerbitzariok,#Goretsazue 113,1.
2Jaunaren tenpluan,
gure Jainkoaren etxeko atarietan zaudetenok.#Jaunaren etxean zaudetenok 134,1.
3Goretsazue Jauna, ona baita,
kanta berari, maitagarria baita.#ona baita 106,1+.
4Jaunak Jakoben herria aukeratu du,
Israel bere jabego berezi bihurtu.#Jaunak aukeraturiko herria 33,12; Dt 7,6+.
5Badakit, bai, handia dela Jauna,
jainko guztien aldean handia gure Jauna.#Jauna handia 95,3+.
6Nahi duen guztia egiten du Jaunak
zeru eta lurrean, itsaso eta ozeanoetan.#Nahi duen guztia egiten 115,3.
7Hodeiak zerumugan gora igoarazten ditu,
erauntsiak tximistaka leherrarazten,
haizea bere gordelekuetatik aterarazten.#Hodeiak… Jr 10,13; 51,16.
8Berak jo zituen Egiptoko lehen-sortuak, gizaki eta abere.#lehen-sortuak jo 78,51+; Ir 12,29; Jkd 18,5-13.
9Mirariak eta egintza harrigarriak egin zituen Egipton
faraoiaren eta beronen funtzionarioen aurka.#Mirariak Egipton 78,43+.
10Herri ugari suntsitu zuen, errege ahaltsuak hil:#erregeak hil 136,17-22; Dt 1,4+.
11Sihon, amortarren erregea, Og baxandarrena
eta Kanaango errege guztiak.
12Eta haien lurraldea ondare eman zion bere herri Israeli.#lurraldea ondare Israeli 78,55+.
13Jauna, zure izenak betiko dirau,
Jauna, zure oroitzapenak belaunez belaun.
14Zuk defendatzen baituzu, Jauna, zeure herria,
eta zeure zerbitzariez gupidatzen zara.#Jaunak defendatzen herria Dt 32,36.
15Jentil-herrien idoloak zilar eta urre dira,
gizakien eskulan.#idoloak 115,4-8+.
16Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;
17belarriak bai, eta entzuten ez; ez dute arnasarik ahoan.
18Antzeko bihur bitez beraien egileak
eta beraietan konfiantza dutenak!
19Israeldarrok, bedeinkatu Jauna!
Aarondar apaizok, bedeinkatu Jauna!#Israeldarrok… 115,9-11+.
20Lebitarrok, bedeinkatu Jauna!
Jaunari begirune diozuenok, bedeinkatu Jauna!
21Bedeinkatua izan bedi Siongo Jauna,
Jerusalemen bizi dena!
Aleluia! Gora Jauna!

Currently Selected:

SALMOAK 135: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in