YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 126

126
126. (125.) SALMOA
Jaunak herriaren zoria aldatu
1 Erromes-kanta.
Jaunak Sionen zoria aldatu zuenean#126,1 Sionen zoria aldatu zuenean: Honela ere itzul daiteke: Siongo erbesteratuak itzularazi zituenean.,
ametsetan ginela iruditzen zitzaigun.#Sionen zoria aldatu 14,7+.
2Barrez bete zitzaigun ahoa, poz-oihuz ezpainak.
Jentil-herriek ere hau ziotsaten:
«Bikain jokatu du haien alde Jaunak!»#ahoa barrez Jb 8,21.
3Bikain jokatu zuen gure alde Jaunak eta pozarren gaude.
4Jaunak aldatu du gure zoria, euri-jasek basamortua bezala#126,4 euri-jasek basamortua bezala: H.h., erreka-urak Negeven bezala; Negev Judaren hegoaldeko lurralde elkorra da, bat-bateko euri-jasek biziberritzen dutena..
5Malkotan erein zutenek pozetan dute biltzen!#negarretik pozera 30,12; Is 25,8-9; 65,19; Jr 31,9.13; Ba 4,23; Jn 16,20.
6Negarretan joan ziren, hazi-zorroa eramanez;
poz-oihuka datoz, gari-balak ekarriz.

Currently Selected:

SALMOAK 126: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in