YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 127

127
127. (126.) SALMOA
Jaunarengandik dator dena
1 Erromes-kanta. Salomonena.
Etxea Jaunak eraikitzen ez badu,
alferrik ari dira etxegileak.
Hiria Jaunak zaintzen ez badu,
alferrik daude erne hirizainak.#Jaunak ez badu 124,1; Dt 8,17-18; Es 10,22. Ik. 33,16+.
2Alferrik duzue goizean goiz jaiki eta berandu oheratzea,
nekearen nekez ogia irabaztea:
bere adiskideei lotan daudela ematen die Jaunak#127,2 bere… Jaunak: Antzinako itzulpenek hau diote: Jaunak loa ematen die bere adiskideei.!#Alferrik goiz jaiki Mt 6,25-34; Mk 4,26-29. nekearen nekez ogia Has 3,19.
3Hara, seme-alabak dituzu Jaunaren ondare,
sabeleko fruitua harengandiko sari.#seme-alabak Jaunaren ondare 128,3; Dt 28,11.
4Gudariaren eskuan geziak bezala,
halaxe gaztetako seme-alabak.
5Zorionekoa geziontzia beraiekin betea duena!
Ez du porrot egingo;
atzera eragingo die etsaiei hiriko ateetatik#127,5 atzera… ateetatik: Honela itzuli ohi da: etsaiekin plazan (h.h., atean ) eztabaidatzean; atean, hau da, hiri-sarreran, erabakitzen ziren herritarren arteko arazo eta auziak..

Currently Selected:

SALMOAK 127: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in