YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 125

125
125. (124.) SALMOA
Jaunak bereak gaitzetik gorde
1 Erromes-kanta.
Jaunarengan konfiantza dutenak
Sion mendiaren antzeko dira;
Jerusalemen errege denak
ez du sekula kolokarik egingo#125,1 Jerusalemen… egingo: Honela irakurri du grekozko antzinako itzulpenak hebreerazko testua; ohiko itzulpena beste hau da: ez du koloka egiten, betiko dirau..#Jaunarengan konfiantza 9,11+. kolokarik ez Ik. 15,5+; 55,23; Es 10,25.
2Nola mendiek Jerusalem,
hala du Jaunak bere herria inguratzen,
oraindanik eta betiko.#Jaunak herria inguratzen 32,10; Dt 32,10; Za 2,9.
3Gaiztoen aginpideak ez du iraungo
Jaunak zintzoei emandako lurraldean,
zintzoak ere has ez daitezen bidegabekeria egiten.
4Jauna, egiezu on zintzoei, bihotz zuzenekoei.#egin on zintzoei 18,25-27.
5Bide okerretara makurtzen direnak, berriz,
desagerraraz bitza Jaunak gaizkileekin batera!
Bakea Israeli!#gaizkileak desagertu 92,8-10; Mt 7,23. Bakea Israeli 128,6; Ga 6,16.

Currently Selected:

SALMOAK 125: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in