SALMOAK 124
124
124. (123.) SALMOA
Esker ona arriskua pasa ondoren
1 Erromes-kanta.
Jauna gure alde izan ez balitz —esan bezate israeldarrek—,#Jauna alde izan ez balitz 94,17. esan bezate israeldarrek 129,1. Ik. 118,2.
2Jauna gure alde izan ez balitz, etsaiek eraso zigutenean,
3bizi-bizirik irentsiko gintuzketen:
hain haserre-suminduak zeuden gure kontra;#bizirik irentsiko 35,25; Jr 51,34; Es 1,12.
4urek amilka eramango gintuzketen, uholdeek hondoratuko;#uholdeek hondoratuko 42,8+; Is 8,7-8.
5hondoratu egingo gintuzketen ur oldartsuek.
6Bedeinkatua Jauna,
haien hortzen harrapakin egin ez gaituena!
7Txoriak ehiztarien tranpatik bezala gara libratu:
tranpa hautsi egin da eta gu libre gelditu.#tranpatik libratu 91,3+; Es 6,5.
8Jauna dugu laguntzaile, zeru-lurren egilea.#Jauna laguntzaile 20,8; 33,20-21; Es 18,10. zeru-lurren egilea 121,2+.
Currently Selected:
SALMOAK 124: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso