YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 121

121
121. (120.) SALMOA
Israelen zaintzailea
1 Erromes-kanta.
Begiak mendietara ditut jasotzen:
nondik etorriko ote zait laguntza?#Begiak jaso 123,1. nondik laguntza? 3,5; 20,3.
2Jaunarengandik datorkit laguntza,
zeru-lurrak egin zituenagandik.#Jaunarengandik laguntza 124,8+. zeru-lurren egilea 115,15; 124,8; 134,3; 136,5-6; 146,6; Has 1,1+.
3Jaunak ez zaitu erortzen utziko,
zure zaintzailea ez dago lo.#erortzen utzi ez 66,9+; Es 3,23-26. Jauna zaintzaile 127,1; Dt 32,10; Is 27,3.
4Ez, ez du sekula lorik egiten Israelen zaintzaileak.
5Jauna duzu zaintzaile, Jauna gerizpe: alboan duzu beti.#Jauna gerizpe 91,1; Is 25,4. Ik. Lk 1,35. alboan duzu 16,8+.
6Ez dizu kalterik egingo eguzkiak egunez,
ez ilargiak ere gauez.#kalterik ez Is 49,10; Jkd 18,3; Ap 7,16.
7Jaunak zainduko zaitu gaitz orotatik,
berak zuri bizia zainduko.#gaitz orotatik zainduko 41,3; 97,10.
8Jaunak zainduko ditu zure ibilera guztiak
oraindanik eta betiko.#zure ibilera guztiak Has 28,15; Dt 28,6; Tb 5,17.

Currently Selected:

SALMOAK 121: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in