SALMOAK 122
122
122. (121.) SALMOA
Jerusalemi agurra
1 Erromes-kanta. Davidena.
Hura poza nirea, esan zidatenean: «Goazen Jaunaren etxera!»#Goazen Jaunaren etxera 27,4; 42,5; 43,4; 84,2-5; Is 2,3.
2Hona orain nire oinak#122,2 nire oinak: Qumrango eskuizkribu eta sirierazko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak gure oinak dio. geldi zure ateetan, Jerusalem!
3Jerusalem, Jainkoak eraikitako hiria,
den-dena tinko bildua!
4Horra igo behar dute leinuek, Jaunaren leinuek,
Israelen lege denez, Jaunaren izena gorestera;#Horra igo behar dute Dt 16,16. Ik. Lk 2,41-42.
5hortxe esertzen baitira erregeak,
Daviden jauregian, justizia egitera.#hortxe esertzen justizia egitera Dt 17,8-11; 1 Erg 7,7; 2 Kro 19,8.
6Opa biezaiote bakea Jerusalemi:
«Lasai bizi bitez maite zaituztenak!
7Bakea izan bedi zure harresi barruan, lasaitasuna jauregietan!»
8Neure senide eta lagunen izenean ere,
hauxe diot gartsuki: «Bakea zurekin!»#Jaunaren etxearengatik 26,8. Ik. Tb 13,14-16.
9Jaunaren, gure Jainkoaren, etxearengatik,
zoriona eskatzen dut zuretzat.
Currently Selected:
SALMOAK 122: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso