YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 120

120
120. (119.) SALMOA
Borrokazaleek erasotuaren dei larria
1 Erromes-kanta # 120,1 Erromes-kanta: H.h., Igoera-kanta. 120—134 Salmoek izenburu hori daramate. Erromesek, batez ere hiru jai nagusietarako (ik. Ir 23,14-17) Jerusalemera igotzean kantatzen zituztenak dira. Horregatik, erromes-kanta deitu diegu. .
Larrialdian Jaunari egin nion dei eta hark erantzun.#Larrialdian 77,3+; 86,7; 118,5; Jon 2,3.
2Jauna, libra nazazu ezpain gezurtietatik,
mihi maltzurretik!#ezpain gezurtiak 12,3+.
3Zein gogor zigortuko zaituen Jaunak, mihi maltzur hori,
4gudari-gezi zorrotzen, ipuru-ikatz gorien antzeko zaren hori!#120,4 Tx. hau honela itzuli ohi da: ipuru-ikatz goriz zorrozturiko gudari-geziz (zigortuko zaitu).
5Ai ene! Hobe nuen atzerrian urruti bizi izan banintz,
Mexeken edo Kedarko#120,5 Mexek: Kaukasoko herrialdea da; Kedar, berriz, Arabiako tribu nomada; urrutiko lurraldeak adierazten dituzte, bata hegoaldean eta bestea iparraldean. oihal-etxoletan!
6Luzaroegi bizi izan naiz hemen bakea gorroto dutenekin!
7Nik bakea besterik ez ahoan; haiek, berriz, beti borrokan.

Currently Selected:

SALMOAK 120: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in