SALMOAK 115
115
115. (113 B) SALMOA
Egiazko Jainko bakarrari bedeinkazio-eskea
1Guregatik ez, Jauna, guregatik ez,
baizik zeure izenaren ohoreagatik,
erakutsi zeure ospea, zeure maitasun eta leialtasunagatik!#zeure izenaren ohoreagatik Is 48,11; Ez 20,9+. maitasun eta leialtasuna 25,10+; 108,5.
2Zergatik esan behar dute jentil-herriek:
«Non dute Jainkoa?»#Non dute Jainkoa? 42,4+; 79,10.
3Gure Jainkoa zeruan dago eta nahi duen guztia egiten du.#nahi duen guztia egiten 135,6.
4Haien idoloak, berriz, zilar eta urre dira,
gizakien eskulan.#idoloen ezina 135,15-18; Is 44,9-20; Jr 10,3-15; 16,20; Jr gt.
5Ahoa bai, eta hitzik ez dute; begiak bai, eta ikusten ez;
6belarriak bai, eta entzuten ez; sudurra bai, eta usaintzen ez;
7eskuak bai, eta ukitzen ez; oinak bai, eta ibiltzen ez;
eztarrian hotsik atera ezin.
8Antzeko bihur bitez beraien egileak
eta beraietan konfiantza dutenak!#Antzeko bihur bitez Jr 2,5; Jkd 14,8.
9Israeldarrok, izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!#Ik. 118,2-4; 135,19-20.#konfiantza Jaunarengan 9,11+. laguntzaile eta babesle 33,20. Ik. 7,2+.
10Aarondar apaizok#115,10 Aarondar apaizok: H.h., Aaronen etxe; Aaron, Moisesen anaia, Israelgo apaiz-familien arbasoa da (ik. Ir 28,1)., izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
11Jaunari begirune diozuenok, izan konfiantza Jaunarengan:
bera duzue laguntzaile eta babesle!
12Oroit bedi gutaz Jauna, bedeinka gaitzala:
bedeinka ditzala israeldarrak, bedeinka aarondar apaizak,#Jaunak bedeinkatu 28,9; 67,7; 128,4-5; 134,3; Zen 6,23-26; Ef 1,3.
13bedeinka berari begirune diotenak, txiki eta handi.
14Ugal zaitzatela Jaunak, zuek eta zuen seme-alabak.
15Bedeinka zaitzatela Jaunak, zeru-lurren egileak.#zeru-lurren egilea 121,2+.
16Zerua Jaunarena da; lurra, berriz, gizakien esku utzi du.#Zerua Jaunarena 115,3. lurra gizakien esku Has 1,28; Jr 27,5; Eg 17,26.
17Jauna ez dute hildakoek goresten,
herio-isilpera#115,17 herio-isilpe: Hildakoen tokia adierazteko izen poetikoa (ik. 88,11 oh. eta 94,17). jaitsi direnek.#hildakoek ez goresten 6,6+.
18Guk goresten dugu Jauna, orain eta beti.
Aleluia! Gora Jauna!
Currently Selected:
SALMOAK 115: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso