SALMOAK 116
116
116. (114—115.) SALMOA
Esker oneko kanta heriotza-arriskuaren ondoren
1Maite nau Jaunak eta entzun egin du nire erregu-oihua;
2bai, belarria makurtu du niregana, dei egin diodanean.
3Herio-lokarriek estutu ninduten,
Herio Leizearen mandatariek atzeman; estu eta larri nintzen,#Herio-lokarriek 18,5+; Jon 2,3.
4baina Jaunari dei egin nion: «Arren, Jauna, libra nazazu!»#libra nazazu 6,5; 22,5-6.9.
5Errukiorra eta zintzoa da Jauna, gupidatsua gure Jainkoa.#Errukiorra Jauna 103,8+.13.
6Jaunak zaintzen ditu xumeak:
lur jorik nengoen eta salbatu egin nau.#lur jorik 79,8+.
7Zaude berriro bakean, ene arima,
ona izan baita zurekin Jauna.
8Bai, libratu dit bizia heriotzatik,
begiak negarretik, oinak erortzetik.#libratu dit bizia heriotzatik 56,14+. begiak negarretik Is 25,8; Ap 21,4.
9Jaunaren aurrean ibiliko naiz, beraz, bizien lurraldean.#bizien lurraldean 27,13+.
10Sendo#116,10 10. tx.arekin hasten da grekozko eta latinezko antzinako itzulpenetan 115. salmoa. nengoen fedean,
«Bai zoritxarreko naizela!» esatean ere.
11Kinka larrian pentsatu nuen: «Ez dago inor fidagarririk!»#inor ez fidagarririk Erm 3,4.
12Nola ordainduko diot Jaunari egin didan on guztia?#egin didan on guztia 13,6.
13 Kopa altxatuko dut salbamenagatik esker onez,
Jaunari dei eginez. # Kopa altxatuko 1 Ko 10,16.
14 Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean. # promesak beteko 50,14+.
15Mingarri zaio Jaunari bere fededunen heriotza.#Mingarria Jaunari fededunen heriotza 72,14; Is 43,4.
16Bai, zure zerbitzari naiz, Jauna, zure zerbitzari apal:
askatu dituzu nire lokarriak!#zure zerbitzari apal 86,16; Jkd 9,5. Ik. 119,125; 143,12.
17 Gorespen-oparia eskainiko diot, Jaunari dei eginez. # Gorespen-oparia 107,22+.
18 Beteko dizkiot Jaunari promesak, herri osoaren aurrean,
19Jaunaren etxeko atarietan, Jerusalemen erdian.
Aleluia! Gora Jauna!
Currently Selected:
SALMOAK 116: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso