SALMOAK 114
114
114. (113 A) SALMOA
Jaunaren agerraldi ospetsua, herria lurraldean sartzean
1Israel#114,1 114—115 Salmoek bat bakarra (113.A) osatzen dute antzinako grekozko eta latinezko itzulpenetan. Egiptotik irten ondoren, Jakoben herria erbestetik,#Israel Egiptotik irten Ir 12,41.
2Jaunaren santutegi bihurtu zen Juda, haren jabetza Israel.#Jaunaren santutegi Juda 78,54-55.68-69; Ir 15,17. Israel jabetza Dt 7,6+; Jr 2,3.
3Jainkoa ikustean, itsasoak#114,3 Jainkoa ikustean: Jatorrizkoak ikustean soilik dio; beraz, Jainkoa ez ezik, herria ere izan daiteke. itsasoa: Itsaso Gorria nahiz Itsaso Hila izan daiteke, salmoak Kanaanen sartzea ospatzen baitu. ihes, Jordanek atzera egin zuen;#itsasoak ihes 66,6; 74,15; 77,17. Ik. Ir 14,21. Jordanek atzera Jos 3,15-16.
4mendiek salto, ahariek bezala, eta muinoek, arkumeek bezala.#mendiek salto 29,6. Ik. 68,8-9.
5Zer zenuen, itsaso, ihesi? Eta zuk, Jordan, atzeraka?
6Zer zenuten saltoka, mendiok, ahariak bezala,
eta zuek, muinook, arkumeak bezala?
7Egizu poz-ikara, oi lur, Jabearen aurrean,
Jakoben Jainkoaren aurrean!#lurrak poz-ikara 68,9; 96,9; 99,1; Ep 5,4.
8Haitza urtegi bihurtu zuen, suharria iturburu.#Haitza urtegi 78,15-16+. Ik. 1 Ko 10,4.
Currently Selected:
SALMOAK 114: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso