YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 113

113
113. (112.) SALMOA
Behartsuaz errukitzen den Jainko gorenari gorazarrea
1Aleluia!#113,1 113—118 Salmoek Hallel deituriko gorespen-kanta osatzen zuten. Toki berezia zuen Israelgo jai nagusietan, Pazkoan batez ere (ik. Mk 14,26 oh.). Gora Jauna!
Goretsazue, Jaunaren zerbitzariok, goretsi Jaunaren izena!#Goretsazue… 134,1; 135,1; Dn gr 3,85.
2Bedeinkatua izan bedi Jaunaren izena orain eta beti!
3Eguzkiaren sorlekutik sarlekura, goretsia izan bedi Jaunaren izena!#Eguzkiaren sorlekutik sarlekura 50,1; Ml 1,11. Ik. Is 59,19.
4Jauna nazio guztien gainean garai,
haren ospea zeruak baino gorago.#zeruak baino gorago 57,6; 97,9.
5Nor Jauna, gure Jainkoa, bezalakorik?
Gorenean du jarria tronua,#Nor Jauna bezalakorik? 35,10+.
6baina makurtu egiten da, zerutik lurrera begiratzeko.#lurrera begiratzeko 11,4+; 138,6.
7Gizagaixoa hautsetatik altxatzen du,
behartsua zaborretatik ateratzen#Gizagaixoa altxatu 107,41+.
8eta handikien artean,
bere herriko nagusien artean, jartzen.
9Emakume agorrari ohore ematen dio etxean,
haurrak eman eta ama zoriontsu egiten.
Aleluia! Gora Jauna!#agorra ama zoriontsu egin 1 Sm 2,5; Is 54,1.

Currently Selected:

SALMOAK 113: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in