SALMOAK 112
112
112. (111.) SALMOA
Zintzo eta ongile denaren zoriontasuna
1Aleluia!#112,1 Salmo alfabetikoa da; ik. 9,1 oh. Gora Jauna!
Zorionekoa Jaunari begirune diona
eta haren aginduak biziki atsegin dituena.#Zorionekoa… 1,1-2; 128,1; Si 34,14.
2Ahaltsua izango da lurraldean haren askazia,
bedeinkatua zuzenaren ondorengotza.#haren askazia 25,13; 102,29; Es 11,21; 20,7.
3Ondasunak ugari haren etxean,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau.
4Ilunpetan argia ageri da zuzenentzat:
Jainko errukiorra, bihozbera eta zintzoa#112,4 Jainko… zintzoa: Honela ere itzul daiteke: hura (hau da, zuzena) errukiorra, bihozbera eta zintzoa da, Jaunaren bereizgarriak (ik. 111,4) zintzoari aplikatuz..#argia zuzenentzat 37,6+; 97,11+. Jainko errukiorra 103,8+.
5Zorionekoa errukitu eta laguntzen duena,
bere arazoak zuzen daramatzana.#errukitu eta laguntzen duena 37,26; Es 14,21; 19,17; Lk 6,35.
6Zintzoak ez du inoiz koloka egingo,
haren oroitzapenak beti bizirik iraungo.#ez du koloka egingo 15,5+.
7Ez du izango berri txarren beldurrik,
adoretsu dago, Jaunarenganako konfiantzaz;#Jaunarenganako konfiantza 9,11+.
8seguru sentitzen da, ezeren beldurrik gabe;
azkenean, etsaien porrotaz alaituko da.#etsaien porrotaz alaituko 54,9+.
9Eskua betean ematen die behartsuei,
haren eskuzabaltasunak betiko dirau:
ohorez jasoko du kopeta.#Eskua betean ematen 37,21; 2 Ko 9,9.
10Hori ikusiz, amorruz dago gaiztoa, erremindurik eta urtzen;
gaiztoen ametsek porrot egingo dute.#gaiztoen ametsek porrot 1,6+; Jb 8,13+.
Currently Selected:
SALMOAK 112: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso