SALMOAK 111
111
111. (110.) SALMOA
Bere egintzetan handi den Jaunari gorespen-kanta
1Aleluia!#111,1 Salmo alfabetikoa da; ik. 9,1 oh. Gora Jauna!
Bihotz-bihotzez goretsiko dut Jauna,
batzarrean zuzenekin elkarturik.#batzarrean 149,1. Ik. 22,23+.
2Handiak dira Jaunak eginak,
gogoko dituzten guztientzat aztergai.
3Haren egintzak ospez eta ederrez beteak,
haren salbamen-asmoak betiko dirau.#betiko dirau 112,3; Is 51,6.
4Haren egintza harrigarriak gogora ditzagun nahi du:
errukior eta bihozbera da Jauna.#egintza harrigarriak gogoratu 105,5+. errukior eta bihozbera 103,8+.
5Begirune diotenei janaria#111,5 janaria: Jatorrizkoak harrapakin hitza erabiltzen du, alfabetismoak behartuta. die ematen;
bere ituna beti gogoan izan du.#ituna gogoan 105,8+.
6Egintzetan agertu dio herriari bere indarra,
beste nazioen lurraldeak berari emanez.
7Haren egintzak leial eta zintzo, haren legeak fidagarri,#legeak fidagarri 19,8; 93,5; 119,86.
8beti-betiko ezarriak, leialtasun eta zuzentasunez burutuak.
9Bere herriari askatasuna eman dio,
haiekin ituna finkatu betiko.
Santua eta beldurgarria da bera!#herriari askatasuna Lk 1,68. ituna betiko 105,10. Santua eta beldurgarria Dt 28,58; Lk 1,49.
10Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren oinarria:
benetan zuhur honen arabera jokatzen dutenak#111,10 honen arabera jokatzen dutenak: Edo haiek (legeak; ik. 7. tx.) betetzen dituztenak..
Jaunaren gorespenak betiko dirau.#Jaunarenganako begirunea eta jakinduria Es 1,7+.
Currently Selected:
SALMOAK 111: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso