YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 110

110
110. (109.) SALMOA
Jaunak erregea ezarri
1 Daviden salmoa # 110,1 Salmo hau I.B.n aipatuena da. Testua ez da batere argia. .
Hona Jaunak ene jaun erregeari esan:
«Eseri tronuan nire eskuinean:
etsaiak oin-aulki jarriko dizkizut».#Eseri tronuan nire eskuinean Mt 22,44 par.; Eg 2,34-35; Heb 1,13; 10,12-13. Ik. Mt 26,64 par.; Erm 8,34; 1 Ko 15,25; 1 P 3,22.
2Siondik zabaltzen du Jaunak zure errege-aginpidea:
mendera itzazu, bada, guduan etsaiak!#Siondik 20,3+.
3Zu nagusi garaipen-egunean;
Santua agertzean, bera izango duzu adore-emaile,
bera egunsenti eta gaztetasun-ihintz#110,3 Tx.eko testua bereziki iluna da eta itzulpena zalantzazkoa..#ihintz Is 26,19.
4Zin egina du Jaunak eta ez da damutuko:
«Betiko zara apaiz, nik esan bezala,
nire legezko erregea#110,4 Betiko… erregea: Grekozko antzinako itzulpenak nire legezko errege (hebreeraz malki-tzedek) izen propio bezala interpretatu du, eta honela itzuli esaldia: Betiko zu apaiz, Melkisedeken antzera (ik. Heb 5—7 eta 5,6 oh.).».#Zin egina du Jaunak 89,4; 132,11; Heb 7,21. Betiko zara apaiz Heb 5,6; 6,20; 7,17.21.
5Zeure eskuinean daukazu Jauna:
bere haserre-egunean erregeak ditu suntsitu.#Zeure eskuinean Jauna 16,8. haserre-egunean erregeak suntsitu 2,9+; Is 63,6; Na 1,6.
6Nazioen aurka epaia eman du:
gorpuak pilatu ditu eta lur zabalean burezurrak hautsi.
7Erregetza ematen duenak nagusi ezarri du;
horregatik jaso du burua#110,7 Erregetza… burua: Jainkoak ezarri duela erregea esan nahi da. Tx.a honela itzuli ohi da: Bidean errekatik edango du; horregatik jasoko du burua; itzulpen honetan, lehen zatiaren esanahia atzemanezina da..

Currently Selected:

SALMOAK 110: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in