YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 109

109
109. (108.) SALMOA
Salatzaileen eta epaile maltzurraren kontra. Epaile nagusiari deia
1 Koru-zuzendariarentzat. Daviden salmoa.
Ene Jainko, ez egin entzungor nire gorespenari!#ez egin entzungor 28,1+.
2Jende gaizto eta maltzurrak ahoa zabaldu du nire aurka,
gezurrez pertsegitzen naute,
3gorroto-hitzez inguratzen, arrazoirik gabe erasotzen.#arrazoirik gabe eraso 35,19+.
4Neure maitasunaren ordainez, salatu egiten naute,
eta nik, bitartean, haien alde otoitz.
5On eginaren ordain gaitza bihurtzen didate,
maitasunaren ordain gorrotoa.#Onaren ordain gaitza 35,12+.
6Izenda#109,6 Izenda: Badirudi 6-19 zatian salmogileak 2-3ko etsaiek beraren kontra egiten dituzten salaketak eta botatzen dituzten madarikazioak biltzen dituela. 20. tx.ean salatzaileen kontra bihurtzen ditu madarikazio horiek. Pentsa daiteke ere, etsaien salaketak onartu eta haiekin bat egin duen epailearen aurka zuzendua dagoela 6-19 zatia. ezazu gaiztoren bat haren kontra,
bego salatzailea haren ondoan.#salatzailea Jb 1,6; Za 3,1; Ap 12,10.
7Atera bedi kondenatua auzian,
huts egin biezaio bere goradeiak.
8Urri bitez haren egunak, har beza beste batek haren kargua.#beste batek haren kargua Eg 1,20.
9Geldi bitez umezurtz haren haurrak, alargun haren emaztea.#haurrak, emaztea Ir 22,23; Jr 18,21.
10Ibil bitez haren haurrak harat-honat eskale,
beren etxeak konfiskatu dizkietelarik#109,10 Bigarren lerroko testua iluna da..
11Ken biezazkio hartzekodunak bere ondasunak,
bere irabaziak arrotzek harrapa.#irabaziak besterentzat Jb 5,4-5; 20,18.
12Ez bekio inor maitasunez hurbil,
ez haren umezurtzen gupidarik izan.
13Suntsituak izan bitez haren ondorengoak,
gizaldi bakar batean galdua haren deitura.#ez ondorengorik, ez izenik 37,28; Jb 18,17.19; Es 10,7.
14Oroit bedi Jauna haren gurasoen erruaz,
ez beza kendu amaren bekatua:
15izan bitza beti Jaunak begi aurrean
eta suntsi beza lurretik haien oroitzapena!#Jaunak bekatuak gogoan Jr 18,23; Nk 1,22. oroitzapena suntsitu 34,17.
16Izan ere, ez da saiatu maitasunez jokatzen,
dohakabea eta behartsua pertsegitu
eta bihotz-eroria hil nahi izan du.
17Madarikazioa zuen gogoko: betorkio gainera!
Bedeinkaziorik ez zuen opa: urrun bekio!
18Madarikazioa zeraman soingaineko:
sar bekio barruraino ura bezala,
gorputz guztira zabaldu olioa bezala!#sar bekio ura bezala Zen 5,22-24.
19Estal beza, beraz, soinekoak bezala,
lot beza etengabe gerrikoak bezala!
20Izan bedi hori Jaunarengandiko zigorra nire salatzaileentzat,
gaizki-esaka ari zaizkidanentzat.
21Baina zuk, ene Jainko Jaun horrek,
egizu mirari bat nire alde,
zarena zarelako#109,21 zarena zarelako: Ik. 25,11 oh., guztiz ona zarelako;
libra nazazu, zeure maitasunagatik.#zarena zarelako (zeure izenarengatik) 79,9; 106,8; Jr 14,7+. zeure maitasunagatik 69,17; 109,26.
22Dohakabe eta behartsu bainaiz,
urraturik baitut bihotza barruan.#Dohakabe eta behartsu 86,1+.
23Banoa ni, arratseko itzalaren antzera desagertuz,
matxinsaltoak bezala uxatzen naute.
24Barauaren barauz, zangoak koloka ditut,
gorputza argal eta ihar.
25Iseka-gai bihurtu natzaie,
ni ikustean, buruari eragiten diote burlaz.#buruari eragiten 22,8+.
26Lagundu, Jauna, ene Jainkoa!
Salba nazazu, zeure maitasunari dagokionez!
27Jakin bezate zure eskua dela,
zu zeu, Jauna, nire alde ari dena.
28Madarika nazatela: zuk ni bedeinka;
altxa daitezela aurka: lotsagarri geldituko dira,
eta zure zerbitzari hau poztuko.#Madarika nazatela, zuk bedeinkatu Zen 24,10; 2 Sm 16,12. Ik. Mt 5,11.
29Estal bitez laidoz nire salatzaileak,
bil bitza lotsa gorriak soingainekoak bezala!#Estali lotsaz 71,13+.
30Aho betean emango dizkiot eskerrak Jaunari,
jendetzaren erdian goretsiko dut,
31behartsuaren ondoan jarri baita,
kondenatu nahi zutenen eskutik salbatzeko.

Currently Selected:

SALMOAK 109: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in