YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 108

108
108. (107.) SALMOA
Gorespen-kanta. Garaipenerako laguntza-eskaria
(Sal 57,8-12 eta 60,7-14)
1 Kanta. Daviden salmoa. # Ik. 57,8-12 eta err.ak.
2Adoretsu#108,2 Adoretsu: 2-6 zatiak 57,8-12a errepikatzen du ia h.h. nago, ene Jainko.
Kantatu eta soinua joko dizut. Ea, ene bihotza!
3Esnatu, harpa eta zitara; esna dezadan egunsentia.
4Herrien artean goretsiko zaitut, Jauna,
nazioen artean kantatuko.
5Bai, zure maitasuna zeru zabala baino handiagoa,
zure leialtasuna hodeietarainokoa.
6Zerua baino handiago zara, ene Jainko!
Zure ospea mundu osoaren gain!
7Eman garaipena zeure ahalmenaz, erantzun niri,
hain maite dituzunok libra daitezen.#Ik. 60,7-14 eta err.ak.
8Jainkoak#108,8 Jainkoak: 7-14 zatia 60,7-14aren berdina da; ik. hango oh.ak. bere santutegitik esan zuen:
«Sikem hiria poz-pozik neureganatuko dut,
Sukot haranaz jabetuko.
9Neurea dut Galaad, neurea Manases,
nire buru-babeskia da Efraim, nire aginte-makila Juda,
10garbiketarako ontzia Moab;
oina ezarriko diot gainean Edomi,
garaipen-oihu egingo Filisteari».
11Baina nork gidatuko nau hiri gotortura,
nork eramango Edomera,
12zuk izan ezik, zapuztuak gaituzun Jainko horrek,
jadanik gure gudarostearekin gudura joaten ez zaren horrek?
13Emaguzu laguntza etsaien kontra,
giza laguntza alferrik baita.
14Jainkoarekin gauza handiak egingo ditugu,
berak zapalduko dizkigu etsaiak.

Currently Selected:

SALMOAK 108: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in