SALMOAK 107
107
107. (106.) SALMOA
Larrialdian askatzaile eta mesedegile den Jauna goresteko deia
1Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.#Goretsazue… 106,1+.
2Aldarrika bezate Jaunak askatuek
zapaltzailearen eskutik askatu dituela#Jaunak askatuak 106,10+.
3eta herrialde guztietatik bildu:
ekialde eta mendebaldetik, iparralde eta hegoaldetik.#herrialde guztietatik bildu 106,47; Is 43,5-6; 49,12; Jr 23,3+.
4Noraezean zebiltzan basamortuan,
bide bakartietan, bizitzeko hiririk aurkitu ezinik.#Noraezean basamortuan Dt 8,15; Jr 2,6.
5Gose-egarriz hilzorian zeuden, adorea galdurik.#Gose-egarriz Is 41,17.
6 Baina larrialdian Jaunari oihu egin
eta libratu egin zituen estualditik. # larrialdian oihu eta libratu 22,6+; 34,18; 81,8; 106,44; Is 63,9.
7Bide zuzenetik eraman zituen,
bizitzeko hirira iritsi arte.
8 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik,
gizakien alde egiten dituen
gauza harrigarriengatik.
9Egarriz larri zeudenak ase ditu,
gosetuak ondasunez bete.#gosetuak ondasunez bete 146,7; Is 49,10; Lk 1,53.
10Ilunperik beltzenean zeutzan,
burdinaz eta miseriaz loturik,#Ilunpetan Is 9,1; 42,7.
11Jainkoaren aginduen kontra errebelatu baitziren
eta Goi-goikoaren egitasmoa mespretxatu.
12Nekepean umilarazi zituen,
lur jo zuten, eta nork lagundurik ez.
13 Baina larrialdian Jaunari oihu egin
eta salbatu egin zituen estualditik.
14Ilunperik beltzenetik atera zituen
eta haien lokarriak hautsi.#Ilunpetik atera Is 42,16; 49,9. lokarriak hautsi Is 45,2; 61,1.
15 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik,
gizakien alde egiten dituen
gauza harrigarriengatik.
16Brontzezko ateak puskatu zituen,
burdinazko morroiloak apurtu.
17Beren jokaera txarrarengatik ahuldurik zeuden,
beren erruengatik zirtzil bihurturik.
18Janari guztiei nazka zieten,
eta heriotzaren atarian zeuden.
19 Baina larrialdian Jaunari oihu egin
eta salbatu egin zituen estualditik.
20Bere hitza bidali zien sendagarri
eta hondamenditik atera.
21 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik,
gizakien alde egiten dituen
gauza harrigarriengatik.
22Eskain biezaiote gorespen-oparia
eta haren egintzak poz-oihuz konta.#gorespen-oparia 50,14+; 116,17.
23Itsasora jo zuten ontzietan,
ur handietan zutelarik ogibidea.
24Jaunaren egintzak ikusi zituzten,
haren egintza harrigarriak itsaso zabalean.
25Haren esanera, haizea altxatu zen,
olatu handiak harrotu zituen ekaitza.#Jaunaren esanera ekaitza Jon 1,4-5.
26Zeruan gora, leizean behera ibili ziren,
barruak dardaraz arriskuagatik.
27Bueltaka eta balantzaka, mozkorraren antzera,
beren trebetasun guztia alferrik zutela.
28 Baina larrialdian Jaunari oihu egin
eta atera egin zituen estualditik. # larrialdian oihu Jon 1,14-15.
29Ekaitza haize gozo bihurtu zuen
eta olatuen orroa isildu.#Ekaitza baretu 89,10; Jon 1,15; Mk 4,39.
30Poztu ziren barealdiaz
eta beren gogoko portura eraman zituen Jainkoak.
31 Gorets bezate Jauna bere maitasunagatik,
gizakien alde egiten dituen
gauza harrigarriengatik.
32Gora bezate herri-batzarrean,
goretsi zaharren kontseiluan.#Goratu herri-batzarrean 22,23-26.
33Ibaiak basamortu bihurtzen ditu, iturburuak lur lehor,#Ibaiak basamortu Is 42,15; 50,2.
34lur joriak gatzaga, tokiko jendearen gaiztakeria bide.
35Basamortua, berriz, urtegi bihurtzen du
eta landa lehorra iturburu.#Basamortua urtegi 114,8; Is 41,18+.
36Gosedunak biziarazten ditu bertan,
eta bizitzeko hiriak eraikitzen dituzte,#hiriak eraiki Ik. 107,4.7; Ez 36,35.
37soroak erein, mahastiak landatu eta uzta oparoak biltzen.#soroak erein… Ik. Jr 31,5+.
38Jainkoak bedeinkatu eta erruz ugaltzen dira,
haien abere-taldeei ez die urritzen uzten.#Jainkoaren bedeinkazioz ugaldu Dt 7,13-14; Jr 31,27.
39Zapalkuntzak, ezbehar eta atsekabeak
gutxiturik eta apalduak zeuzkaten;
40baina Jainkoak, handikiak mespretxatzen
eta biderik gabeko basamortuan noragabe
ibilarazten dituenak,#handikiak mespretxatzen 1 Sm 2,4-5; Jb 12,21.24; Lk 1,51-52.
41behartsuak miseriatik altxatzen ditu
eta haien familiak artaldeak bezain ugari bihurtzen.#behartsuak altxatzen 113,7; 147,6; 1 Sm 2,8; Lk 1,52-53.
42Gauza hauek ikustean, zuzenak poztu egiten dira,
gaiztoak, berriz, mutu gelditzen.
43Zuhurrak har bitza hauek guztiak gogoan
eta saia bedi Jaunaren mesedeak ulertzen.#Zuhurrak har bitza gogoan Jr 9,11; Os 14,10.
Currently Selected:
SALMOAK 107: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso