YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 106

106
106. (105.) SALMOA
Herriaren bekatuzko historia eta Jaunaren eroapena
1Aleluia! Gora Jauna!
Goretsazue Jauna, ona baita,
haren maitasuna betikoa baita.#Goretsazue Jauna, ona baita… 107,1; 118,1.29; 135,3; 136,1; Jr 33,11; Esd 3,11; 2 Kro 5,13; 1 M 4,24.
2Nork azalduko Jaunaren egintza handiak?
Nork aski goretsiko hura?#Nork azalduko? Dt 3,24; Jb 26,14; Si 18,4.
3Zorionekoa zuzenbidea errespetatu
eta etengabe justizia egiten duena!#Zorionekoa justizia egiten duena 112; Is 56,1-2.
4Oroitu nitaz, Jauna,
zeure herriarekiko onginahiagatik, zatozkit salbatzera!#Oroitu nitaz 25,7; Jr 15,15; Ne 5,19.
5Ikus dezadala zure aukeratuen zoriona,
poz nadila zure herriaren pozarekin
eta zure oinordeko izateaz harrotu.
6Bekatu egin dugu gurasoen antzera,
oker jokatu dugu, errudun gara.#Bekatu, gurasoen antzera Jr 3,25; Dn 9,5.
7Gure gurasoek, Egiptotik hasita,
ez zituzten ulertu zure egintza harrigarriak,
ahaztu egin zituzten zure maitasunaren ezaugarri ugariak.
Errebelatu egin ziren, Itsaso Gorritik hasita,#ahaztu zure maitasunaren ezaugarriak 78,11.42; Ne 9,17.
8Jaunak salbatu zituen arren,
bere izenaren ohoreagatik eta bere ahalmena azaltzeko.#bere izenaren ohoreagatik Ez 20,8-9+.
9Mehatxu eginez, Itsaso Gorria lehortu egin zuen,
basamortuan zehar bezala pasarazi zituen itsas hondotik.#Itsasoa lehortu 66,6+. ondotik pasarazi 78,13+.
10Gorroto zietenen eskutik salbatu zituen,
etsaien menpetik askatu.#etsaien menpetik askatu 107,2; Ir 14,30; Lk 1,71.
11Urak estali zituen haien erasotzaileak,
bakar bat ere ez zen bizirik gelditu.
12Orduan, Jaunaren hitzak sinetsi zituzten
eta kantuz goretsi zuten.#Jaunaren hitzak sinetsi Ir 14,31. kantuz goretsi Ir 15,1-21.
13Baina laster ahaztu zituzten haren egintzak
eta ez zuten itxaropenik jarri haren egitasmoan.#laster ahaztu 106,7+.21. Ik. Dt 4,9+.
14Jan-irrika sartu zitzaien basamortuan,
eta Jainkoa tentatu eremuan.#Jan-irrika basamortuan Zen 11,4-6. Jainkoa tentatu 78,18+.
15Eskatzen ziotena eman zien hark,
baina beren janguragatik sabelmina#106,15 sabelmina: Hebreerazko hitzaren esanahia ez da segurua; zenbaitek erorialdia, makalaldia ulertzen du; grekozko itzulpenak asetasuna dio. bidali.#Eskatua eman 78,18-20+.
16Moisesen eta Aaron Jainkoaren sagaratuaren inbidia
izan zuten kanpalekuan.#Datan eta Abiram Zen 16.
17Orduan, lurra zabaldu eta Datan irentsi zuen,
Abiramen lagun-taldea azpian hartu.
18Suak kiskali zuen haien taldea, garrak irentsi gaiztoak.
19Horeb mendian#106,19 Horeb mendia: Sinai mendiaren beste izen bat; ik. Ir 3,1 oh. zekorra egin zuten,
metal urtuzko idoloaren aurrean ahuspeztu ziren.#zekorra egin Ir 32,1+.
20Beren ospe zuten Jainkoaren ordez,
belarra jaten duen zekorraren irudia jarri zuten.#ospe zuten Jainkoaren ordez Jr 2,11; Erm 1,23.
21Ahaztu egin zuten Jainkoa, beren salbatzailea,
Egipton gauza ikusgarriak egina,
22Kamen herrialdean egintza harrigarriak
eta Itsaso Gorri aldean ikaragarriak egin zituena.
23Haiek suntsitzeko asmotan zen Jainkoa,
baina Moises haren aukeratua
tartean sartu zen eta haren aurrean jarri,
bere haserrea baretuz, suntsi ez zitzan.#Moises bitarteko Ir 32,11+; Dt 9,25-29.
24Lurralde zoragarriari mespretxu egin zioten,
Jainkoaren hitzaz fidatu ez zirelarik.#Lurraldea mespretxatu Zen 13,25—14,19; Dt 1,25-33.
25Beren oihal-etxoletan marmar egin zuten,
Jaunaren esanera jarri gabe.
26Hark, orduan, eskua jaso eta zin egin zuen
basamortuan hilko zituela,#Jaunak zin egin 95,11+.
27haien ondorengoak nazioetan sakabanatu
eta jentilen artean barreiatuko zituela.
28Peorko Baal jainkoarekin uztartu ziren
eta jainko hilei eskainitako oparigaiak#106,28 jainko hilei eskainitako oparigaiak: Edo hildakoen ohorezko opariak. jan zituzten.#Peorko Baalen Zen 25,1-18; Dt 4,3.
29Horrelako jokabideaz Jauna haserrarazi zuten
eta izurrite latza etorri zitzaien gainera.
30Baina Pinhasek jaiki eta erruduna zigortu zuen#106,30 erruduna zigortu zuen: Jatorrizko aditzak bitartekotza adierazten du, baina esanahi zehatza ez da argia.,
eta gelditu egin zen izurritea.
31Horregatik, Jainkoak zuzenetsi egin zuen
gizaldiz gizaldi betiko.#Peorko Baalen Zen 25,1-18; Dt 4,3.
32Meribako iturrian Jainkoa haserretu zuten,
eta haien erruz Moisesek jasan zuen kaltea.#Meriban 95,8-9; Ir 17,1-7; Zen 20,2-13.
33Izan ere, barrua samindu zioten,
eta hark zentzugabe hitz egin.#Moisesek zentzugabe hitz egin Zen 20,10-12.
34Ez zituzten herriak suntsitu,
Jaunak agindua zien bezala.#Ez zituzten herriak suntsitu Ep 1,21-33. Jaunak agindu bezala Dt 7,1-2.16.
35Jentilekin elkartu ziren ezkontzaz
eta haien ohiturak berenganatu.#Jentilekin elkartu Ep 3,5-6.
36Gurtza eman zieten haien idoloei
eta hauek galbide gertatu zitzaizkien.#idoloei gurtza Ep 2,12-13. idoloak galbide Ir 23,33+.
37Beren seme-alabak opari eskaini zizkieten deabruei.#seme-alabak opari Jr 7,31+; Ez 16,20.
38Odol errugabea isuri zuten, beren seme-alaben odola
kanaandar idoloei opari eskainiz:
lurraldea odolez busti zuten eta profanatu.#lurraldea profanatu Zen 35,33; Jr 2,7. Ik. Ez 20,30.
39Horrela jokatuz, beren buruak kutsatu
eta Jainkoari desleial izan#106,39 desleial izan: H.h., prostituzioan ari; idolatriaren desleialkeria adierazten du (ik. Os 1,2 oh.). zitzaizkion.
40Piztu zen Jaunaren haserrea bere herriaren aurka
eta higuin izan zuen bere ondarea.#Nazioen menpe utzi, askatu Ep 2,14-20; Is 63,7-11.
41Nazioen eskuetara eman zituen,
eta etsaiak nagusitu zitzaizkien.
42Arerioek zapaldu egin zituzten eta menpean hartu.
43Hamaika aldiz libratu zituen,
baina haiek, beren jarreran setatsu,
beren erruengatik galtzen ziren.
44Baina ikusi zituen Jaunak beren larrialdian
eta haien garrasiak entzun.
45Oroitu zen haiekin egina zuen itunaz
eta bere maitasun handiaz gidatu zituen.#Oroitu zen itunaz 105,8; Lb 26,42; Lk 1,72.
46Haiekiko gupida sortu zuen
erbestera eraman zituztenengan.#gupida sortu 1 Erg 8,50; Jr 42,12.
47Salba gaitzazu, Jauna, gure Jainkoa, bildu nazioen artetik,
zure izen santuari eskerrak emanez,
zure gorespena harro abes dezagun.#Salba gaitzazu… 1 Kro 16,35-36an errepikatua.
48Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino!
(Herri osoak erantzun beza:) «Amen»#106,48 48. tx.eko bedeinkazioaz Salmo-liburuaren laugarren zatia bukatzen da (ik. 41,14 oh.).
Aleluia! Gora Jauna!

Currently Selected:

SALMOAK 106: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in