SALMOAK 105
105
105. (104.) SALMOA
Jaunaren egintza bikainak Israelen historian
1Goretsazue Jauna, dei egin berari,
jakinarazi herrien artean haren egintza bikainak!#1 Kro 16,8-22an errepikatua.#Goretsazue… Is 12,4. herrien artean 9,12+.
2Kanta iezaiozue, jo soinua berarentzat,
konta haren egintza miragarriak!#Kanta 96,1+. konta egintza harrigarriak 9,2+; Eg 2,11.
3Harro zaitezte hartaz, Jainko santuaz,
poztu, Jaunaren bila zabiltzatenok!#Harro 34,3. pozik Jaunaz 40,17; 70,5.
4Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana,
bila etengabe haren aurpegia.#bila haren aurpegia 24,6+.
5Izan gogoan hark egindako mirariak,
haren egintza harrigarriak eta agindu zuzenak,#Izan gogoan 77,12; 111,4.
6zuek, haren zerbitzari Abrahamen jatorrikook,
Jakoben ondorengook, haren aukeratuok!
7Bera da Jauna, gure Jainkoa, lur osoaren gobernaria.#Bera Jauna 100,3+.
8Gogoan du etengabe bere ituna, mila gizalditarako hitzemana:#Gogoan ituna 106,45; 111,5. mila gizalditarako Dt 7,9.
9Abrahamekin eginiko ituna, Isaaki emaniko zin-hitza,#Abrahamekin ituna Has 15,18; Lk 1,72-73. Isaaki zin-hitza Has 26,3.
10Jakobi legetzat ziurtatua, Israeli betiko ituntzat emana,#Jakobi Has 28,13-15.
11hau esatean: «Zuei dizuet emango Kanaan lurraldea,
hauxe da zuen ondare-zatia».
12Gutxi batzuk besterik ez ziren,
etorkin-taldetxo bat besterik ez;#Gutxi batzuk besterik ez Dt 26,5+.
13nazio batetik bestera ibili ziren, erreinuz erreinu.
14Baina Jainkoak ez zuen utzi inork zapal zitzan,
haiengatik erregeak mehatxatu zituen:
15«Ez ukitu nire aukeratuak#105,15 aukeratuak: Jatorrizkoak gantzutu/mesias hitza dakar. Badirudi patriarkei eta Israelgo gainerako gidariei buruz esana dagoela., ez egin kalterik nire profetei!»#Ez ukitu Has 20,6-7; 26,11.
16Gosea erakarri zuen lurraldera, janari-hornidura oro kendu#105,16 janari-hornidura oro kendu: Ik. Ez 4,16 oh..#Gosea lurraldera Has 41,54.57.
17Baina gizon bat bidalia zuen aurretik,
Jose, esklabotzat saldua.#gizon bat aurretik Has 37,28; 45,5.
18Oinak katean lotu zizkioten, burdinazko lepokoa erantsi,#Oinak katean lotu Has 39,20.
19hark iragarria bete zen arte,
Jaunaren hitzak haren errugabetasuna frogatu zuelarik#105,19 Jaunaren… zuelarik: Honela ere itzul daiteke: Jaunaren hitzak probatu egin zuen..#Joseren iragarpenak bete Has 40,12-13; 41,13.53-54.
20Orduan, erregeak askarazi egin zuen,
herrien nagusiak giltzapetik libre utzi.
21Bere jauregiko buru egin zuen
eta bere ondasun guztien administratzaile.#Jose Egiptoko administratzaile Has 41,37-44.
22Berak behar zituen handikiak eskolatu#105,22 Berak… eskolatu: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak Berari handikiak atxiki dio.
eta kontseilariei jakinduria irakatsi.
23Orduan, Jakob Egiptora joan zen
eta Kamen lurraldean#105,23 Kamen lurraldea: Egipto adierazteko beste modu bat, Kam, Noeren semea (Has 7,13), egiptoarren arbasotzat jotzen baitzen (ik. Has 10,6). atzerritar gisa bizi izan.#Jakob Egipton Has 46,6-7.
24Jainkoak bere herria erruz ugaldu zuen
eta etsaiak baino indartsuago egin.#herria ugaldu Ir 1,7+.
25Egiptoarrei bihotza aldatu zien,
Jakoben herria gorrota zezaten
eta haren zerbitzariak maltzurki erabil.#Egiptoarrei bihotza aldatu Ir 1,8-10; 7,3.
26Orduan, Moises bere zerbitzaria bidali zuen
eta Aaron bere aukeratua.#Moises eta Aaron bidali Ir 3,10; 4,14.27.
27Iragarritako mirariak egin zituzten egiptoarren kontra#105,27 Lehen lerro hau nahasia da jatorrizkoan.
egintza harrigarriak Kamen lurraldean.#mirariak eta egintza harrigarriak 78,43+.
28Jaunak ilunpea bidali eta dena ilundu zen,
baina haiek ez zituzten haren egintzak ulertu#105,28 baina… ulertu: Hebreerazkoak hau dio: baina ez zieten aurre egin haien hitzei; antzinako itzulpenek, berriz, aurre egin zieten diote..#Egiptoko izurriak 78,44-51+.
29Urak odol bihurtu zizkien
eta bertako arrainak hilarazi.
30Lurraldean igelak agertu ziren borborka,
baita erregearen logelan ere.
31Jainkoak agindu eta ezpateuli eta eltxoak
zabaldu ziren bazter guztietan.
32Euriaren ordez, kazkabarra bidali zien
eta tximistak beren lurraldera.
33Mahasti eta pikondoak hondatu zituen
eta zuhaitz guztiak puskatu.
34Hark agindu eta larrapoteak etorri ziren,
matxinsaltoak ezin konta ahala;
35lurraldeko landare guztiak garbitu zituzten,
lurreko fruituak oro.
36Egiptoko lehen-seme guztiak jo zituen,
haien gizontasunaren lehen fruituak.#lehen-semeak hil 78,51+; Ir 12,29-36.
37Zilar eta urrez beterik atera zituen israeldarrak,
ez zuen haien leinuetako inork lur jo.#Zilar eta urrez beterik atera Ir 12,35-36.
38Poztu egin zen Egipto haiek irteteaz,
haienganako beldur-ikarak hartuak baitzituen.#Egipto poztu Ir 12,33. beldur-ikara Ir 15,14-16.
39Lainoa zabaldu zuen haiek estaltzeko
eta sua gauez argi egiteko.#Lainoa 78,14+.
40Haiek eskatu eta galeperrak bidali zizkien,
zeruko ogiz ase zituen.#galeperrak 78,18.27+. zeruko ogia 78,24+.25.
41Hark harkaitza zulatu eta ura atera zen,
eta ibaika joan basamortuan barrena.#harkaitzetik ura 78,15-16+.
42Gogoan izan zuen bere agintzari sakratua,
Abraham bere zerbitzariari egina.#Abrahami agintzaria Has 15,13-16; Ir 2,24; Lk 1,54-55.
43Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria,
poz-oihuka bere aukeratuak.#bozkariotan atera Ir 15,1-21.
44Nazio arrotzen lurraldeak eman zizkien
eta herrien ondasunez jabetu ziren,#arrotzen lurraldeak eman 78,54-55+.
45haren arauak bete eta legeak gorde zitzaten.
Aleluia! Gora Jauna!#legeak gorde zitzaten 78,7.
Currently Selected:
SALMOAK 105: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso