YouVersion Logo
Search Icon

SALMOAK 101

101
101. (100.) SALMOA
Erregearen programa
1 Daviden Salmoa.
Maitasuna eta justizia nahi ditut kantatu,
zuretzat, Jauna, soinua jo.
2Jokabide prestua nahi dut azaldu:
noiz etorriko zu niregana?
Zintzo jokatuko dut jauregiko arazoetan.#Jokabide prestua 15,2; 26,11; 119,1. Zintzo jokatuko dut 1 Erg 9,4; Is 33,15; 1 Tm 3,4.
3Ez diot arretarik jarriko inolako zitalkeriari.
Gorroto izango dut idolozalekeria, ez zait itsatsiko.
4Urruti niregandik bihotz makurrekoa!
Gaiztoarekin ez dut ezer ere nahi.#Urruti niregandik Es 11,20.
5Lagun hurkoaren izena ezkutuan belzten duena
suntsitu egingo dut.
Harroputz eta handizaleak ez ditut jasango.#Harroputz eta handizalea Es 21,4.
6Herritar fidagarriak aukeratuko ditut kontseilari,
jokabide prestuko gizonak zerbitzari.
7Engainatzailerik ez da nire jauregian biziko,
gezurtiak ez du nire aurrean iraungo.#Engainatzailerik ez jauregian biziko 26,2-4; Es 25,5.
8Abereak bailiran suntsituko ditut lurraldeko gaiztoak.
Gaizkile guztiak garbituko ditut Jaunaren hiritik.#Gaizkileak suntsituko Es 20,26; Ap 21,27.

Currently Selected:

SALMOAK 101: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for SALMOAK 101