YouVersion Logo
Search Icon

MIKEAS 1

1
1Hona hemen Jaunak, Jotam, Akaz eta Ezekias Judako errege zirela, Morexet-eko Mikeasi zuzendu zion mezua, Samaria eta Jerusalemi#1,1 Mikeas: Isaias profetaren garaikoa da; hemen adierazitako denboraldia oso zabala da: K.a. 740tik (Jotamen erregealdiaren hasieratik) 687a arte (Ezekiasen erregealdiko amaierara). Morexet: Jerusalemdik hego-mendebaldera 35 km-ra dagoen herrixka. Samaria: Iparraldeko erresumaren hiriburua, Asiriak K.a. 721ean konkistatua. Jerusalem: Juda erresumaren hiriburua. Bi hiriburuok —Samariak eta Jerusalemek— bi erresumak adierazten dituzte. buruz agertu ziona.#Morexet-eko Mikeas Jr 26,18. Jotam, Akaz, Ezekias Is 1,1+.
Jaunak bere herria salatu
2Entzun, herri guztiok,
adi egon,
lurra eta bertan bizi zaretenok!
Jainko Jauna
zuen aurka testigatzera dator,
Jauna bera, bere tenplu santutik.#herriak, lurra lekuko 6,2-3; Is 1,2; Am 3,9; Sal 49,2.
3Horra,
Jaunak bere bizitokia utzi du,
jaitsi eta gailurretan barrena doa.#Jaunak bere bizitokia utzi Is 26,21. gailurretan barrena Am 4,13; Za 14,4.
4Haren oinazpian
mendiak urtzen dira,
argizaria suarekin bezala;
haranak zartatzen dira,
ura maldan behera
amiltzean bezala.#argizaria suarekin bezala Sal 68,3; 97,5.
5Eta hori guztia
Jakoben ondorengoen
errebeldiagatik,
Israelgo erreinuaren bekatuagatik.
Nork daramatza
Jakoben ondorengoak errebeldiara?
Ez ote Samaria hiriburuak?
Nork darama Juda
muinoetako sasikultura#1,5 muinoetako sasikultua: Muinoetan ospatzen ziren kultu ez-zilegietan ikusten du profetak Judaren bekatuaren adierazpen nagusia (ik. Dt 12,2-7); grekozko itzulpenak bekatua dakar muinoetako sasikultua ordez.?
Ez ote Jerusalemek berak?
6Horregatik, honela dio Jaunak:
«Samaria, landako harri-pila
bihurtuko dut, mahasti-lur;
bertako harriak
haranera amilduko ditut,
eta oinarriak agirian utziko.#Samariaren hondamena Ik. 3,12.
7Haren idolo guztiak
apurtu egingo dituzte,
oparitan irabaziak sutan erre,
irudi guztiak xehatu;
emagaldu sakratuen irabaziez
pilatu zituztenez gero,
beste prostituzio#1,7 prostituzioa: Ik. Os 1,2 oh. Baalen tenpluak edertzeko izan ohi ziren emagaldu sakratuei emandako irabaziak. batzuk
ordaintzeko erabiliko dituzte».#idolatria/prostituzioa Os 1,2+.
Profetak bere herriaren zoriaz negar
8Horregatik,
negar eta erosta#1,8 negar eta erosta: Asiriaren erasoaren ondorioak jasan dituzten Judako hego-ekialdeko 12 hiriri zuzendua dago erosta, eta Jerusalementzat zentzabide da. 10-16 zatiko hebreerazko testua oso iluna da eta itzulpena ez da segurua; 10-15 tx.etan profetak hitz-jokoak egiten ditu, hirien izenen eta dagozkien zoritxarren arteko aliterazio eta asonantzien bitartez. egingo dut,
oinutsik eta biluzik joango naiz;
basatxakurrak bezala
uluka ariko naiz,
ostrukak bezala intzirika.#negar eta erosta Jr 8,18-23; Am 5,1+. dolu-zeinuak 2 Sm 15,30; Is 20,2-4; Ez 24,17-23.
9Sendaezina benetan
Samariaren zauria!
Judara ere
iristear dago hondamendia,
nire herriko atea jotzeraino,
Jerusalemeraino.
10Ez iragarri hau Gateko#1,10 Gat: Profetaren jaioterria (ik. 1,1.14). jendeari,
ez adierazi negarrez zaudetenik.
Iraulka zaitezte hautsetan
Bet-Leafran.#Ik. Is 10,28-32.#Ez iragarri hau… 2 Sm 1,20.
11Zoazte hiritik, Xafirko jendeok,
biluzik eta lotsaz beterik.
Tzaanango jendea
ez da hiritik aterako.
Dolu dagite Bet-Etzelgoek,
ez baitute laguntzarik izango.
12Maroteko jendeak
zoriona espero zuen;
Jaunak, ordea, zoritxarra bidali du
Jerusalemgo ateetaraino.
13Jarri zeuen ustea
zaldi eta guda-gurdietan,
Lakixen bizi zaretenok;
zuek eraman zenuten
Jerusalem bekatura,
Israelen antzera
errebelatu baitzineten.#zaldi, guda-gurdietan ustea Os 1,7+. Ik. 5,9. Lakix Jos 15,39; 2 Erg 14,19; Jr 34,7; 2 Kro 11,9.
14Zapuztu ezazue Morexet-Gat hiria.
Akzib hiriaren laguntza
ustel aterako zaie Israelgo erregeei.#Morexet-Gat 2 Kro 11,8. Ik. 1,1. Akzib Jos 15,44.
15Marexan bizi zaretenok,
bidaliko dizue Jaunak berriro
menderatuko zaituztena.
Israelgo buruzagi ospetsuak
Adulamgo#1,15 Adulam: David ihesi zihoala babestu zeneko haitzuloa gogorarazten du (ik. 1 Sm 22,1). haitzuloan
babestuko dira.#Marexa Jos 15,44; 2 Kro 11,8. Adulamgo haitzuloa 1 Sm 22,1; 2 Sm 23,13.
16Jerusalemgo jendea,
moztu ilea, soildu burua
hain maite dituzun
zeure seme-alabengatik;
soildu ezazu kaskoa saiarena bezala,
erbesteratu egingo baitituzte
zuregandik urruti.#soildu burua Is 15,2; 22,12; Jr 7,29; 48,37; Am 8,10.

Currently Selected:

MIKEAS 1: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in