YouVersion Logo
Search Icon

MIKEAS 2

2
Zapaltzaileen aurka
1Zoritxarrekoak
egintza gaiztoak asmatzen
gaua eman,
eta, ahalmena dutenez gero,
eguna argitzeaz batera,
burutzen dituztenak!#Zoritxarrekoak Hab 2,6+. egintza gaiztoak asmatu Sal 36,5; Es 6,18.
2Lurrak gutiziatzen dituztela?
Lapurtu egiten dituzte.
Etxeak irrikatzen dituztela?
Hartu egiten dituzte.
Indarrez hartzen dute nagusia,
bere familia eta etxaldearekin.#ahaltsuen gutizia 1 Erg 21; Is 5,8; Am 3,10; 8,4-6. Ik. Ir 20,17.
3Horregatik, honela dio Jaunak:
«Hara, zorigaitza darabilt gogoan
jende horren kontra;
ezin izango dute handik lepoa atera,
ezta burua tente ibili ere,
zorigaitz-egunak izango baitira».#zorigaitz-egunak Ez 7,5-6; Am 5,13.
4Egun hartan,
bertsoak aterako dizkizuete,
eta eresi hau kantatuko:
«Zeharo larruturik gaude!
Jaunaren herriaren ondarea
arrotzen eskuetara joan da;
nolatan kendu diote gero?
Sinesgabeen artean
banatzen dituzte gure soroak».#bertsoak atera Hab 2,6+.
5Jaunaren batzarrean herri-ondarea
berriro banatzerakoan,
ez du zuetariko inork
parterik izanen.
Jendea profetaren aurka
6Jendeak esaten dit:
«Utzi hitzaldi txoro horiek,
ez horrelako hitzaldirik;
zoritxarrak ez gaitu joko.#ez horrelako hitzaldirik 2,11; Is 30,10; Jr 11,21; Am 7,16.
7Madarikatua ote Israel herria?
Bukatu ote da, bada,
Jaunaren eroapena?
Hori ote haren jokaera?
Ez al dio onginahiz hitz egiten#2,7 7-8 tx.ak oso ilunak dira hebreerazkoan. Madarikatua… herria? Testu zuzendua; hebreerazkoak hau dio: Esanda ote dago, Jakoben herri? Ez al dio onginahiz hitz egiten: Hebreerazkoak hau dio: Ez al dira onginahizkoak nire hitzak.
zuzen dabilenari?»
8Baina Jaunak honela dio:
«Lehen nire herria
etsaiaren aurka jaiki ohi zen;
orain, soingainekoa kentzen diezue,
gerratik itzultzean,
lasai igarotzen direnei.#soingainekoa kendu Dt 24,10-13.
9Zapuztu egiten dituzue
nire herriko emakumeak,
eta bota
hain maite dituzten etxeetatik.
Hauen haurrei
betiko kentzen diezue
eman diedan ohorea#2,9 eman diedan ohorea: Israelen libre izateko ohorea eta oinordekotzarako eskubidea (ik. 2 Erg 4,1)..#emakumeak, haurrak 2 Erg 4,1.
10Alde, zoazte toki honetatik,
ez baituzue hemen
atsedenik izango!
Kutsatu egin duzuenez#2,10 Bekatuak kutsatu duen lurraldeak bertako biztanleak okaztatzen ditu (ik. Lb 18,25-28; 20,22).,
izugarrizko hondamendiak joko du.
11Eman dezagun,
“Ardoa eta pattarra
ugari emango dizut”
esaka ari dela norbait;
horrelako mezu hutsal
eta gezurrezkoa lekarkeena
izango litzateke
herri honek merezi duen profeta!#gezurrezko profeta Jr 5,31+.
Jaunak Israel berriro bildu
12«Oso-osorik bilduko zaitut,
Jakoben herri;
batu egingo ditut, Israel,
zure baitan bizirik geldituak.
Ardiak eskortan bezala,
artaldea barrutian bezala,
batuko zaituztet,
eta berriro entzungo da
jendearen zarata-hotsa#2,12 Tx.aren azken zatiaren itzulpena ez da segurua.».#bilduko zaitut 4,6-7; Is 11,12; Jr 23,3+. bizirik geldituak 5,6-7; 7,18; Is 4,3+.
13Jauna joango zaie aurretik
bidea irekiz;
indarrez bidea ireki,
hiriko ateetatik igaro
eta libre aterako dira.
Jaunak, beren erregeak,
gidatuko ditu.#Jaunak bidea ireki eta atera Is 45,1-2; 52,12; 62,10. Ik. Jn 10,3-4.

Currently Selected:

MIKEAS 2: EAB

Highlight

Share

Copy

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

YouVersion uses cookies to personalize your experience. By using our website, you accept our use of cookies as described in our Privacy Policy