Skip to content

JOSUE 4

4
Hamabi harri oroigarritzat
1Herri osoak Jordan igaro zuenean, Jaunak esan zion Josueri: 2«Aukera itzazue herriko hamabi gizon, leinu bakoitzeko bat, 3eta agindu Jordan erditik, apaizen oinak egon diren tokitik, hamabi harri ateratzeko. Eraman ditzatela eta gaua igaroko duzuen tokian ezarri».#hamabi harri Ir 24,4; 1 Erg 18,31.
4Josuek, israeldarren artean aukeratu zituen hamabi gizonei —leinu bakoitzeko bati— dei egin 5eta esan zien: «Zoazte Jaunaren, zeuen Jainkoaren, itun-kutxaren aurrera Jordan erdiraino eta hartu harri bana sorbaldan, israeldar leinuak hainbat harri. 6Harri horiek seinale izango dira zuen artean. Bihar edo etzi, zuen seme-alabek galdetzean: “Zer esan nahi dute zuentzat harri horiek?”,#seme-alabek galdetzean 4,21-24; Ir 12,26; 13,14; Dt 6,20. 7zuek erantzun, Jaunaren itun-kutxa Jordan ibaian barna igaro zenean, Jordango urak eten egin zirela beraren aurrean. Harri hauek oroigarri izango dituzte betierean israeldarrek».
8Josuek agindu bezala egin zuten israeldarrek: Jordan erditik hamabi harri, israeldar leinuak hainbat harri, hartu, gaua igaroko zuten lekura eraman eta bertan ezarri zituzten, Jaunak Josueri agindu bezala.
9Josuek beste hamabi harri ezarri zituen Jordan erdian, itun-kutxa zeramaten apaizak geldi egondako tokian. Han dira harri haiek oraindik.
10Itun-kutxa zeramaten apaizak Jordan ibaiaren erdian egon ziren geldi, herriari esateko Jaunak Josueri agindu ziona erabat bete zen arte. Moisesek ere horixe zion agindua Josueri. Eta herriak lehiaz igaro zuen ibaia. 11Herri osoak igaro zuenean, Jaunaren kutxak ere igaro zuen ibaia, eta apaizak herriaren aurrean jarri ziren. 12Ruben eta Gaden leinuetakoak eta Manasesen leinu erdikoak gainerako israeldarren aurretik joan ziren, guda-lerrotan jarririk, Moisesek agindua zien bezala. 13Berrogei mila gudari armatu igaro ziren Jaunaren aurretik, gudurako prest, Jerikoko lautadarantz.
14Egun hartan, Jaunak goratu egin zuen Josue israeldar guztien aurrean eta begirune izan zioten denek, lehen Moisesi bizitza osoan begirune izana zioten bezala.
15Jaunak esan zion, orduan, Josueri: 16«Agindu itun-agiria daukan kutxa daramaten apaizei Jordandik ateratzeko».
17Hala egin zuen Josuek. 18Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizen oinek ibaiertza ukitu bezain laster, Jordango urak beren tokira itzuli eta, lehen bezala, ibai betean joan ziren. 19Lehen hilaren hamarrean atera ziren israeldarrak Jordandik, eta Gilgalen#4,19 Lehen hilaren hamarrean: Ir 12,3an esaten denez, Pazko-jaia prestatzeko eguna. Gilgal: Jerikotik hurbil ipar-ekialdera zegoen tokia, Jordan ibaitik ez urruti. Izenak harrizko biribila, harri-zirkulua, esan nahi du. ezarri zuten kanpalekua, Jerikoren ekialdera.#Gilgal 10,6-7; 1 Sm 11,15; Os 4,15; 9,15; Am 4,4; 5,5.
20Josuek leku hartan, Gilgalen, ipini zituen Jordanen hartutako hamabi harriak. 21Eta esan zien israeldarrei: «Bihar edo etzi seme-alabek gurasoei harri horiek zer esan nahi duten galdetzean, 22hau jakinaraziko diete: “Oinik busti gabe igaro zuen Israelek Jordan ibaia”». 23Eta honela bukatu zuen Josuek: «Jaunak, zuen Jainkoak, Jordango urak lehortu ditu zuen aurrean zuek igaro ahal izateko, lehen Itsaso Gorria gure aurrean gu igarotzeko lehortu zuen bezala.#Itsaso Gorria bezala Ir 14,21+. 24Horrela, herri guztiek jakingo dute zein indartsu den Jaunaren eskua eta zuek begirune izanen diozue beti Jaunari, zeuen Jainkoari».