JOSUE 3
3
Jordan ibaia igarotzeko prestaketak
1Josue goizean goiz jaiki zen. Berak eta israeldar guztiek, Xitimdik abiatu eta Jordan ibairaino heldurik, bertan eman zuten gaua, ibaia igaro gabe. 2Handik hiru egunera#3,2 Handik hiru egunera: Denbora-adierazpen hau 1,11n esanarekin lotzen da., funtzionarioak kanpalekuan zehar ibili ziren, 3herriari agindu hau emanez: «Apaiz lebitarrek Jaunaren, zuen Jainkoaren, itun-kutxa hartu eta badaramatela ikustean, abiatu zuek ere orain zaudeten tokitik eta jarraitu kutxari,#Apaiz lebitarrek Dt 17,9+. 4nondik joan jakin dezazuen, lehen inoiz ere bide horretan ibili gabeak baitzarete; baina ez hurbildu kutxaren ondora, utzi kilometro inguruko tartea zuen eta beraren artean».
5Ondoren, Josuek esan zion herriari: «Egizue garbikuntza, Jaunak bihar gauza harrigarriak egingo baititu zuen artean».#Egizue garbikuntza 7,13; Zen 11,18; 1 Sm 16,5. Ik. Ir 19,10.15. 6Eta apaizei esan zien: «Hartu itun-kutxa eta jar zaitezte herriaren aurrean». Apaizak itun-kutxa hartu eta herriaren aurretik abiatu ziren. 7Jaunak, orduan, esan zion Josueri: «Gaurtik aurrera goratu eginen zaitut israeldar guztien aurrean; horrela jakingo dute ni zurekin naizela, Moisesekin izan nintzen bezala.#ni zurekin naizela Dt 20,1+. 8Eman agindu hau itun-kutxa daramaten apaizei: Jordan ibaiertzera heltzean, gelditu bertan».
9Josuek esan zien israeldarrei: «Hurbil zaitezte eta entzun Jaunaren, zeuen Jainkoaren, hitzak». 10Eta gehitu zuen: «Horra zertan igarriko diozuen Jainko bizia duzuela zeuen artean, eta kanaandarrak, hititak, hibiarrak, periztarrak, girgaxtarrak, amortarrak eta jebustarrak zuen aurretik erabat botako dituela:#Jainko bizia Dt 5,26+. zeuen artean Ir 34,9. herriak botako Dt 4,38+. 11lur osoko jabearen itun-kutxa zuen aurretik igaroko da Jordan ibaian zehar. 12(Aukera itzazue hamabi gizon, Israelgo leinu bakoitzeko bat)#3,12 Ez dirudi esaldi hau bere tokian dagoenik hemen; 4,2tik aurreratua da.. 13Jaunaren, lur osoko jabearen, itun-kutxa daramaten apaizen oinek Jordan ibaiko urak ukitu bezain laster, ur-korrontea eten eta urak gelditu egingo dira, harresia bailiran».#urak gelditu Sal 114,3.
Ibaian barna igaro
14Herria ibaia igarotzeko kanpalekutik abiatu zenean, apaizak itun-kutxa hartu eta jendearen aurrean jarri ziren. 15Uztaroa zen, eta urte-sasoi horretan Jordan ibaia gainezka etorri ohi da#3,15 Garagar-uzta biltzeko garaian, apirila inguruan, Libanoko elurrak urtzen direlarik, Jordan ibaia gainezka etorri ohi da.. Kutxa zeramaten apaizak Jordanera heldu eta haien oinek ur-ertza ukitu bezain laster, 16goitik zetozen urak gelditu egin ziren, harresia bezala tente jarriz, eta urak urrutira, Tzartan ondoan dagoen Adam hiriraino, heldu ziren; Araba itsaso edo Itsaso Hilera#3,16 Adam: Jordan ibaiaz ekialdera, Jabok errekak Jordan jotzen duen tokitik hurbil zegoen hiria; errekaren mendebaldeko ertzean zegoen Tzartan hiria. Araba… Hilera: H.h., Araba itsaso edo Gesal itsasora; ik. Dt 3,17 oh. zihoan ur-korrontea, berriz, erabat eten zen. Eta herria igaro egin zen Jeriko parean.
17Israel herri osoa lehor-bidetik igaro bitartean, Jaunaren itun-kutxa zeramaten apaizak lehorrean egon ziren ibaiaren erdian, denak igaro arte.#lehor-bidetik igaro Ir 14,22; Sal 66,6.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso