JOSUE 5
5
1Jordanez beste aldera, mendebaldean, bizi ziren amortarren eta kostaldeko kanaandarren erregeek entzun zuten lehortu egin zituela Jaunak Jordango urak israeldarrak igarotzeko#5,1 israeldarrak igarotzeko: Eskuizkribu gehienek israeldarren aurrean gu igaroarazteko diote. Gu ezartzeak gertakaria kultuan eguneratu nahia adieraz lezake., eta adoregabeturik, arnasa ere galduta, gelditu ziren israeldarren aurrean.#adoregabeturik 2,11.
Bigarren erdainkuntza
2Aldi hartan, Jaunak esan zion Josueri: «Egin suharrizko aiztoak, israeldarrak bigarren aldiz erdaintzeko».
3Egin zituen, bada, Josuek suharrizko aiztoak eta Aralot#5,3 Aralot: Izen honek zakil-mutur esan nahi du, bertan egin behar zen erdainkuntza-erritua aipatuz (ik. Has 17,10 oh.). izeneko mendixkan erdaindu zituen israeldar gizasemeak. 4Hona zergatik eragin zien Josuek erdainkuntza: Egiptotik irtendako gizasemeak, gerra-gizon guztiak, bidean, basamortuan, hilak zirelako eta,#basamortuan hilak Zen 14,22-23; Heb 3,16-19. 5Egiptotik irtendako herri osoa erdaindua zegoen arren, bidean, basamortuan, jaioak erdaindu gabe zeudelako#5,5 erdaindu gabe zeudelako: Pazkoa ospatu ahal izateko erdaindua egon behar zen (ik. Ir 12,48).. 6Izan ere, israeldarrak berrogei urtez ibili ziren basamortuan zehar, Egiptotik irtendako gerra-gizonen belaunaldi osoa desagertu zen arte. Hauek ez zuten aditu Jaunaren esana, eta Jaunak zin egin zien ez ziela ikusten utziko arbasoei zin eginez agindutako lurraldea#5,6 zin eginez agindutako lurraldea: Ik. 1,2 oh.; Has 12,2; Ir 2,24; Dt 1,7.25., esnea eta eztia darizkion lurraldea.#berrogei urtez basamortuan Zen 14,33-34; Dt 2,14; Eg 7,36. 7Haien ordez, beste belaunaldi bat sorrarazi zuen Jainkoak, eta hauek erdaindu zituen Josuek, bidean ez baitzuten erdainkuntza-ohikunea inoiz ere egin.
8Jende guztia erdaindu ondoren, kanpalekuan bertan gelditu ziren sendatu arte. 9Gero, Jaunak esan zion Josueri: «Gaur kendu dizuet gainetik Egiptotik irtenez gero zenuten laidoa».
Horregatik, toki hari Gilgal#5,9 laidoa: Erdaindu gabe zeudelako zuten lotsa. Gilgal: Ik. 4,19 oh. Idazleak, dirudienez, hitz-jokoa egiten du hemen Gilgal izenaren eta kendu itzuli dugun (h.h., biribilkatu ) aditzaren artean. izena ipini zioten, eta hala deitzen da gaur arte.
Lehen Pazko-jaia Kanaanen
10Israeldarrek Gilgalen ezarri zuten kanpalekua eta hilaren hamalauan#5,10 hilaren hamalauan: Lehenbiziko hilabetean gara (ik. 4,19). Beraz, Ir 12,6aren arabera hilaren hamalaua Pazko-eguna da., arratsean, Pazko-jaia ospatu zuten Jerikoko lautadan.#Pazko-jaia Ir 12,1+.
11Pazko-egunean, legamia gabeko ogia eta gari-ale xigortua jan zituzten, baina biharamunean lurralde hartako fruituetatik jan zuten.#legamia gabeko ogia Ir 12,15+. 12Lurraldeko fruituak jan zituzten egunetik aurrera bukatu egin zen mana. Aurrerantzean israeldarrek ez zuten manarik izan; urte hartan Kanaan lurraldeko emaitzetatik jan zuten.
Josue eta ezpatadun gizona
13Behinola, Jeriko ondoan zegoela, eskuan ezpata erantzia zuen gizon bat ikusi zuen Josuek bere aurrean. Josuek gizonarengana aurreratu eta galdetu zion:
—Gutarra zara ala etsaietakoa?#eskuan ezpata zuen gizona (ikuskaria) Zen 22,23.31; 1 Kro 21,16. Ik. 2 Sm 24,16.
14Gizonak erantzun zion:
— Ez! Jaunaren gudarosteko buruzagia nauzu eta etorri berria naiz.
Orduan, Josuek, lurreraino ahuspezturik, esan zion:
—Zer agintzen diozu, jauna, zeure zerbitzari honi?#Jaunaren gudarosteko buruzagia Ir 23,20; 32,34; Dn 12,1.
15Jaunaren gudarosteko buruzagiak erantzun zion:
—Erantzi oinetakoak, zauden lekua santua baita.
Halaxe egin zuen Josuek.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso