JOSUE 24
24
Sikemgo biltzarra
1Josuek Israelgo leinu guztiak bildu zituen Sikemen#24,1 Sikem hiria toki santua zen Israelgo hamabi leinuentzat.. Dei egin zien Israelgo arduradunei, buruzagiei, epaileei eta funtzionarioei ere, eta Jaunaren aurrera agertu ziren.#ituna Ir 24,1+.#arduradunei dei 23,2. Jaunaren aurrera Dt 4,10+. 2Josuek esan zion herri osoari:
—Hau dio Jaunak, Israelen Jainkoak: «Zuen arbasoak, Terah eta beronen seme Abraham eta Nahor, Eufrates ibaiaren beste aldean bizi ziren antzina, eta beste jainko batzuk gurtzen zituzten.#Terah Has 11,26-27. beste jainko batzuk gurtu Has 31,19; 35,2-4. 3Eufrates ibaiaz beste aldetik hartu eta Kanaan lurraldean barrena ibilarazi nuen zuen aita Abraham. Semea eman nion, Isaak, eta ondorengotza ugaldu.#Abraham hartu Has 12,1; Eg 7,2-3. ondorengotza ugaria Has 12,2+. 4Isaaki bi seme eman nizkion: Jakob eta Esau. Esauri Seir mendialdea eman nion jabetzan; Jakob eta beronen semeak, berriz, Egiptora jaitsi ziren.#Jakob eta Esau Has 25,19-28. Esauri Seir mendialdea Has 36,6-8; Dt 2,4-5. Jakob eta beronen semeak Egiptora Has 46,1—47,12; Ir 1,1-7. 5Gerora, Moises eta Aaron bidali nituen, Egipto zigortu nuen neure ekintzaz, eta zuek handik irtenarazi.#Moises eta Aaron Ir 3,1—4,17; Sal 105,26. Egipto zigortu Ir 7,14—12,36. 6Zuen arbasoak Egiptotik irten eta itsasoraino heldu ziren. Egiptoarrek pertsegitu egin zituzten Itsaso Gorriraino, beren guda-gurdi eta zaldiekin.#Egiptotik irten Ir 12,41. itsasoraino heldu 2,10; 4,23; Ir 14,9. 7Zuen arbasoek oihu egin zidaten, eta nik ilunpea jarri nuen haien eta egiptoarren artean, eta itsasoa hauen gainera erorarazi, denak estali zituelarik. Zeuen begiz ikusi zenuten egiptoarrei egin niena. Gero, basamortuan bizi izan zineten luzaro.#oihu egin zidaten Ir 14,10-31. ikusi zenuten 23,3+. basamortuan luzaro 5,6+.
8«Jordanez beste aldean bizi ziren amortarren lurraldera ekarri zintuztedan. Haiek gerra egin zizueten, baina zuen eskuetara eman nituen eta haien lurraldeaz jabetu zineten, suntsitu egin bainituen zuen aurrean.#amortarren lurraldea 2,10; 9,10+. 9Moabeko errege Balak, Tzipor-en semea, Israeli erasotzera atera zen, eta Beor-en seme Balaam deitu eta ekarri zuen zuek madarikatzera.#Balak Zen 22—24. Balaam Zen 22,5+. 10Nik, ordea, ez nion entzun nahi izan Balaami, eta bedeinkatu egin behar izan zintuzten; horrela libratu zintuztedan haren eskutik.
11«Jordan ibaia igaro eta Jerikora heldu zineten. Jerikoko bizilagunek gerra egin zizueten, baita amortarrek, periztarrek, kanaandarrek, hititek, girgaxtarrek, hibiarrek eta jebustarrek ere; nik, ordea, eskuetara eman nizkizuen.#Jordan igaro 3—4. Jeriko 6,1-21.26. amortarrak, periztarrak… 3,10; Dt 7,1+. 12Liztortzarrak#24,12 Liztortzarrak: Ik. Ir 23,38 oh. bidali nituen, zuek etorri aurretik amortarren bi erregeak bota zitzaten. Hori ez zenuten zeuen ezpatari eta uztaiari esker iritsi.#ez zeuen ezpatari esker Os 1,7+; Sal 44,7. Ik. 23,9-10. 13Izerdirik aterarazi ez dizuen lurraldea eman dizuet, eraiki ez dituzuen hiriak, eta berorietan bizi zarete; baita landatu ez dituzuen mahasti eta olibadiak ere, eta berorien fruituez elikatzen zarete».#Izerdirik aterarazi ez Dt 6,10-13; Ne 9,25.
14Eta jarraitu zuen Josuek:
—Izan, beraz, begirune Jaunari eta zerbitza ezazue benetan eta leial. Baztertu zeuen arbasoek Eufrates ibaiaren beste aldean eta Egipton zerbitzatu zituzten jainkoak, eta zerbitza ezazue Jauna.#Izan begirune Jaunari 22,5; Dt 4,10+; 10,12. zuen arbasoek zerbitzatu zituzten jainkoak 24,3+; Ez 20,7-8; 23,3. 15Baina Jauna zerbitzatzea ongi iruditzen ez bazaizue, aukera ezazue zein zerbitzatu: zuen arbasoek Mesopotamian zerbitzatu zituzten jainkoak ala amortarren jainkoak, orain bizi zareten herrialdeko jendearenak, alegia. Nik eta nire etxekoek Jauna zerbitzatuko dugu.#amortarren jainkoak Ep 6,10.
16Herriak ihardetsi zuen:
—Inola ere ez dugu Jauna utziko, jainko arrotzak zerbitzatzeko! 17Jauna dugu geure Jainkoa. Berak atera gaitu gu eta gure arbasoak Egiptotik, esklabotzatik. Geure begiz ikusi ditugu berak egindako mirari handiak. Berak zaindu gaitu egin dugun bide guztian zehar eta berak babestu gaitu igaro ditugun herri guztietatik.#Egiptotik, esklabotzatik Dt 5,6+. mirari handiak Dt 4,34+. bidean zehar Dt 8,2+.15-16. 18Jaunak bota ditu herri guztiak gure aurretik, bereziki lurralde honetan bizi ziren amortarrak. Beraz, guk ere Jauna zerbitzatuko dugu, bera baitugu geure Jainkoa!#bera dugu Jainkoa Ir 20,2+; Dt 6,4+; 1 Erg 18,39.
19Josuek esan zion herriari:
—Zuek ezin izango duzue Jauna zerbitzatu, Jainko santua baita, beste jainkorik zerbitzatzea onartzen ez duen Jainkoa. Ez ditu zuen errebeldia eta bekatuak jasango.#Jainko santua Lb 19,2; Is 1,4+. beste jainkorik zerbitzatzea onartzen ez (Jainko jeloskorra) Ir 20,3+.5+; Na 1,2. errebeldia ez jasango 23,16; Ir 23,21; Na 1,2-3. 20Jauna utzi eta jainko arrotzak zerbitzatzen badituzue, kontra jarriko zaizue eta, hainbeste on egin ondoren, gaizki erabiliko zaituzte eta suntsituko.
21Herriak erantzun zion Josueri:
—Ez! Guk Jauna zerbitzatuko dugu!#herriaren erantzuna Ir 24,3.7.
22Josuek esan zien:
—Jauna zerbitzatzea aukeratu duzue. Zeuek zarete testigu!
Eta haiek:
—Bai, testigu gara!
23Orduan, Josuek:
—Ken itzazue, bada, zeuen artean dituzuen sasijainkoen idoloak eta jar zaitezte erabat Jaunaren, Israelen Jainkoaren, aldean.
24Herriak erantzun zion Josueri:
—Jauna, geure Jainkoa, zerbitzatuko dugu eta beraren esana beteko!
25Egun hartan, Josuek hitzarmena egin zuen herriarekin, eta legeak eta arauak ezarri zizkion Sikemen.#hitzarmena Dt 29,11-12; Ne 10,1. legeak eta arauak ezarri Ir 15,25+. 26Josuek Jainkoaren legearen liburuan idatzi zituen hitzarmenaren xedapenak. Gero, harri handi bat hartu, Jaunaren santutegi ondoan dagoen artearen azpian zutik ezarri#legearen liburua Ne 8,18; 9,3; 2 Kro 17,9. Sikemgo artea Has 12,6; 35,4; Ep 9,6.37. 27eta esan zion herriari: «Horra, gure kontrako testigantzarako izanen da harri hau, Jaunak esan dizkigun hitz guztiak entzun baititu. Etengabe oroitaraziko dizkizue, zeuen Jainkoa uka ez dezazuen».#testigantzarako harri hau 22,28.34; Has 31,48.52; Dt 31,26. uka ez dezazuen Is 59,13; Jr 5,12.
28Ondoren, Josuek bidali egin zuen herria, nor bere ondarera.
Josueren heriotza
(Ep 2,7-10)
29Gertakari horien ondoren, ehun eta hamar urte zituelarik hil zen Josue, Nunen semea, Jaunaren zerbitzaria.#Josue hil Ep 1,1; 2,8-10. 30Beraren ondare zen lurraldean ehortzi zuten, Timnat-Serah hirian, Efraimgo mendialdean, Gaax mendiaren iparraldera.#Timnat-Serah 19,49-50. Efraimgo mendialdea 17,15+.
31Josue bizi izan zen bitartean, israeldarrek Jauna zerbitzatu zuten; baita Josue hil ondoren bizirik jarraitu zuten eta Jaunak Israelen alde eginiko egintzak ikusiak zituzten arduradunak bizi izan ziren bitartean ere.
Joseren hilobia. Eleazarren heriotza
32Israeldarrek Egiptotik ekarritako Joseren hezurrak Sikemen ehortzi zituzten, Jakobek Sikemgo buruzagi zen Hamorren semeei zilarrezko ehun txanponetan erosi zien lursailean. Lursail hura Joseren ondorengoen ondare izan zen.#Joseren hezurrak Has 50,25+. Jakobek erositako lursaila Has 33,19+. 33Gero, Eleazar, Aaronen semea, hil zen eta Gibean ehortzi zuten, Efraimgo mendialdean, beraren seme Pinhasi eman zioten hirian.
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso