Skip to content

JOSUE 23

23
Josueren azken hitzak
1Urte asko zen, Jaunak inguruko etsaiengandik libraturik, Israel bakean bizi zela. Josue zahartua zegoen, adinean aurreratua.#bakean 1,13+. Josue zahartua 13,1. 2Orduan, Josuek Israel herri osoa, arduradunak, buruzagiak, epaileak eta funtzionarioak bildu eta esan zien: «Zahartua nago eta adinean aurreratua. 3Zeuek ikusi duzue nola jokatu duen Jaunak, zeuen Jainkoak, herri horiekin, zuei tokia egiteko. Izan ere, Jauna, zuen Jainkoa, borrokatu da zuen alde.#Zeuek ikusi duzue Dt 4,34; 7,18-19; 10,21; 11,7+. zuei tokia egiteko Dt 7,20-24. 4Zotz egin eta ondaretzat banatu dizkizuet, suntsitu nituen herrien lurraldeak ez ezik, baita oraindik gelditzen direnenak ere, ekialdean dagoen Jordan ibaitik mendebaldean dagoen Mediterraneo itsasoraino.#suntsitu nituen herriak 12,1-24. gelditzen direnak 13,2-7. 5Jaunak, zuen Jainkoak, berak egotzi eta desjabetuko ditu, zuek beraien lurraldeen jabe egin zaitezten, Jaunak, zeuen Jainkoak, hitzeman dizuen bezala.#Jaunak egotzi Dt 4,38+; 6,19; 9,4. Jaunak hitzeman bezala Ir 23,27-31; Zen 33,53; Dt 11,23. 6Izan bihotz eta bete arretaz Moisesen legearen liburuan idatzia dagoen guztia, ezertan ere saihestu gabe.#ezertan saihestu gabe Dt 5,32+. 7Ez nahasi zuen inguruan gelditzen diren arrotzekin, ez aipatu ere egin horien jainkoen izenak, ez egin zinik beraien izenean, ez gurtu eta ez ahuspeztu beraien aurrean.#Ez nahasi arrotzekin Dt 7,2+. ez aipatu horien jainkoen izenak Ir 23,13. ez egin zinik berorien izenean Jr 5,7. ez ahuspeztu beraien aurrean Ir 23,24+; Dt 6,14+. 8Aitzitik, iraun ezazue Jaunari, zeuen Jainkoari, atxikirik, orain arte bezala.#iraun Jaunari atxikirik 22,5; Dt 10,20+. 9Nazio handi eta indartsuak bota ditu Jaunak zuen aurretik; orain arte, batek ere ezin izan dizue aurre egin. 10Zuetako bat bakarrak mila etsairi ihes eragin ahal izan dio, Jauna, zuen Jainkoa, zuen alde borrokatu delako, berak esan bezala. 11Zeuen onerako, saia zaitezte Jauna, zeuen Jainkoa, maitatzen.#saia Jauna maitatzen 22,5; Dt 6,5+.
12«Baina Jaunarengandik aldendu eta zuen inguruan bizi diren arrotzekin elkartzen bazarete, beraiekin ezkonduz eta harremanak izanez,#arrotzekin ezkondu Ir 34,15-16; Dt 7,2+. 13egon ziur, Jaunak, zuen Jainkoak, ez duela herri horiek zuen aurretik botatzen jarraituko. Sare eta tranpa izango dituzue, saihetsean eztenkada eta begietan arantza bezain mingarri, Jaunak, zeuen Jainkoak, eman dizuen lurralde eder honetatik zuek desagerrarazi arte.#tranpa Ir 23,33+. eztenkada eta arantza Zen 33,55. desagerrarazi 23,16; Dt 4,26+.
14«Ni banoa, denak joan ohi diren bidean. Zuek aitor ezazue, bihotz-bihotzez eta gogo osoz, Jaunak, zuen Jainkoak, eginiko agintzari ederretatik batek ere ez duela huts egin: dena bete zaizue; Jaunak hitzemandako ezer ere ez da hutsean galdu.#Ni banoa 1 Erg 2,2. agintzariak bete 21,45+. 15Bada, Jaunak, zuen Jainkoak, eginiko promes eder guztiak bete zaizkizuen bezala, halaxe beteko dizkizue bere mehatxuak ere, Jaunak, zeuen Jainkoak, emandako lurralde eder honetatik desagerrarazi arte.#mehatxuak Dt 28,15-68. 16Jaunak, zuen Jainkoak, zuekin egindako ituna hausten baduzue eta jainko arrotzak gurtzen eta beraien aurrean ahuspezten hasten bazarete, piztuko da Jaunaren haserrea zuen kontra eta berehala desagertuko zarete eman dizuen lurralde eder honetatik».#ituna hautsi 7,15. lurralde eder Dt 1,25+.