JEREMIAS 47
47
Filistearrentzat
1Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen#47,1 filistearrak: Palestinaren hegoaldeko kostaldean kokaturik zeuden; Kretan zuten jatorria (ik. 4. tx.). eraso baino lehen: Ez dakigu zein erasoz ari den; dena dela, ondoren iragartzen den erasoa iparraldetik dator, eta ez Egiptotik..#filistearrentzat 25,20+.
2Honela dio Jaunak:
«Urak hazi egin dira iparraldean#47,2 iparraldean: Ik. 1,14 oh.,
uholde oldartsu bihurtu:
herrialdea eta bertako guztia,
hiria eta bertan bizi direnak,
dena estaltzen dute.
Jendea oihuka dabil laguntza eske,
bizilagun guztiak garrasika,#uholde oldartsu 46,7; Is 30,28; Sal 124,4-5.
3zaldien lauoinka-hotsa,
guda-gurdien burrunba
eta gurpilen karranka entzutean.
Gurasoek ezin diete haurrei lagundu,
indarrik gabe daude eta.#indarrik gabe 6,24; 50,43.
4Etorri baita eguna,
filistear guztiak suntsituko dituena,
Tiro eta Sidoni
defendatzaile bat ere
utziko ez diena.
Bai, suntsitu egingo ditu Jaunak
filistearrak,
Kreta uhartetik etorri zirenak.#Kretatik etorritakoak Dt 2,23; Am 9,7.
5Gazakoak burusoil daude dolutan,
Axkelongoak mutu.
Lautadan bizirik geldituok,
noiz arte
urratuko dituzue gorputzak?#47,5 Tx.ean adierazitakoak dolu-zeinuak dira (ik. 41,5 oh.).#burusoil, gorputza urraturik 16,6+; Is 3,24; Am 8,10.
6Hau esango dute:
“Ai Jaunaren ezpata!
Noiz hartu behar duzu atseden?
Bildu zorrora, zaude, gelditu!”#Jaunaren ezpata 46,10; 48,2.10.
7Baina nola hartu atseden,
Jaunak agindu badio?
Axkelonen eta kostaldean,
hor behar du bere egitekoa bete!»
Currently Selected:
JEREMIAS 47: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso