JEREMIAS 46
46
NAZIOEI ZUZENDURIKO MEZUAK (46,1—51,64)
1Jaunak mezu hauek eman zizkion Jeremias profetari zenbait naziorentzat.#nazioentzat mezuak 1,10+.
Egiptoarrentzat
Egiptoarrak Karkemixen porrokatuak
2Egiptoarrentzat emandako mezua Egiptoko errege Neko faraoiaren gudarosteari buruzkoa da. Egiptoar gudarostea, Eufrates ibai ondoko Karkemix#46,2 Karkemix: Gaur egungo Sirian zegoen, Turkiako mugatik hurbil. Bertan, asiriarren lagun joandako Neko faraoia garaitu zuen Nabukodonosorrek K.a. 605ean; garaipen horrek Siria eta Palestinako ateak zabaldu zizkion Nabukodonosorri. hirira iritsi zelarik, Babiloniako errege Nabukodonosorrek porrokatu egin zuen, Josiasen seme eta Judako errege Joiakimen laugarren urtean.#Egiptorentzat 25,19+. Neko faraoia 2 Erg 23,29; 2 Kro 35,20.
3«Presta ezkutu-babeskiak
eta jo gudura!
4Txalmatu zaldiak,
igo gainera, zaldunok!
Jarri lerrotan, kaskoa buruan!
Zorroztu lantzak,
jantzi bular-babeskia!
5«Baina, zer ikusten dut?
Lur jota daude, atzera dagite!
Gudari ausartak birrinduta,
ihesi doaz zalapartaka,
atzera begiratu gabe.
Izu-ikara edonon!
Hala diot nik, Jaunak.#Izu-ikara edonon 6,25+.
6Azkarrenak ere ezin ihes egin,
adoretsuena ere libratu ezin;
han iparraldean, Eufrates ondoan,
estropezu egin eta erori dira.#Azkarrenak ere ezin ihes egin Am 2,14-16.
7«Nor da Nilo bezala hazten den hori,
ibai oldartsuen antzera
harrotzen den hori?#ibai oldartsuen antzera 47,2; Is 8,7; Dn 11,10.
8Egipto da: Nilo bezala handitzen da,
ibai oldartsuen antzera harrotzen.
Honela dio bere baitan:
“Handitu egingo naiz,
lurra urperatu
eta hiriak eta hiritarrak
hondatuko”.
9«Aurrera, zaldiok!
Oldartu, guda-gurdiok!
Eraso, gudariok!
Etiopia eta Puteko gudariok,
eskura babeskiak!
Ludeko#46,9 Put, Lud: Ik. Ez 27,10 oh. gerlariok,
tenkatu uztaiak!
10Jaun ahalguztidunak espero zuen
mendeku-eguna da,
etsaien lepotik
mendekatzeko eguna.
Ezpatak ase arte jango du
haien haragia,
mozkortu arte edango haien odola.
A zer nolako opari-otordua
Jaun ahalguztidunarentzat,
iparraldean, Eufrates ondoan!#opari-otordua So 1,7. iparraldean 1,14+.
11«Igo Galaadera, sendabelar bila,
Egiptoko herri#46,11 Galaad: Ik. 8,22 oh. Egiptoko herri: H.h., Neskatxa (Birjina) Egipto alaba; herriaren pertsonifikazioa da (ik. 4,11.31 oh.).!
Alferrik dituzu sendabide guztiak:
zuretzat ez dago erremediorik.#sendabelarren bila Galaadera 8,22; Has 37,25. zuretzat ez erremediorik 10,19+.
12Atzerriek badute
zure porrotaren berri,
lur osoa betea dute zure garrasiek.
Gudariak gudariarekin
tupust egin
eta lurrera erori dira biak!»
Nabukodonosor Egipton sartu
13Nabukodonosor Egiptori erasotzeko zorian zegoela#46,13 erasotzeko zegoela: Ik. 43,11 oh., mezu hau adierazi zion Jaunak Jeremias profetari:#Nabukodonosorrek Egiptori eraso 43,11+.
14«Iragarri Egipton,
aldarrikatu Migdolen,
adierazi Menfis eta Tafnesen:
“Erne, presta borrokarako!
Dena irensten ari da ezpata
zuen inguruan!”#Migdol 44,1+. Menfis, Tafnes 2,16+.
15Zergatik dago lurrean
zure idi sakratu hori#46,15 idi sakratua: Menfisko idi sakratua, Apis deitua; hiriko eta Egipto osoko indar babesleen sinbolo zen.?
Zergatik ez da zutitzen?
Jaunak bultza egin
16eta zabunka erori da#46,16 erori da: 15. tx.aren bukaerako eta 16.aren hasierako testua iluna da jatorrizkoan..
Gudariek elkarri diote:
“Goazen ihesi geure herrira,
itzul gaitezen geure jaioterrira,
ezpata suntsitzailetik urrun”.
17Ezarri Egiptoko erregeari goitizena:
“Desgaraiko zarata-hots#46,17 Desgaraiko zarata-hots: Hau da, faraoiak ez du bere egokiera aprobetxatzen jakin.”.
18Ala ni bizi,
“Jaun ahalguztidun”
izena dudan hau!
Nik, errege honek, hau diot:
Mendi artean tinko dagoen
Tabor bezala,
itsasertzean irmo dagoen
Karmel mendia bezala,
halaxe etorriko da etsaia!#izena Jaun ahalguztidun 10,16+.
19Egiptoko herri,
presta erbesterako hornidura:
eremu bihurtuko da Menfis,
bizilagunik gabeko lur erraustu.#presta erbesterako hornidura 10,17; Ez 12,3.
20Egipto bigantxa ederrari
ezpateulia datorkio iparraldetik.
21Haren saripeko gudariek ere
zekor guri dirudite.
Ihesi doaz, bizkarra emanez,
denak batera.
Heldu zaie gainera hondamena,
kontuak hartzeko eguna.#hondamena, kontuak hartzeko eguna 23,12; 50,27. Ik. 10,15+.
22Isil-isilik doa Egipto, sugea bezala,
etsaien gudarosteen erasopean.
Egurgileak bailiran datozkio,
aizkoraz sartu
23eta basorik trinkoena ere
soiltzen duten egurgileak.
Hala diot, nik, Jaunak.
Kontaezinak dira, izan ere,
larrapoteak baino ugariago.
24Eta horra Egipto ederra#46,24 Egipto ederra: H.h., Egipto alaba; ik. 46,11 oh.
porrokatua,
iparraldeko herriari emana».
25Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: «Zigorra damaiet Tebasko#46,25 Tebas: Antzinako Egiptoko hiriburuetako bat; lurraldearen hegoaldean zegoen. Amon jainkoari, Egiptori eta bertako jainko eta printzeei, faraoiari eta beronengan fidatu direnei.#Egiptoko jainkoak 43,12. 26Hil nahi dituztenen esku utziko ditut: Babiloniako errege Nabukodonosorren eta beronen gudarien esku. Ondoren, ordea, jendez beteko da lehengo denboretan bezala. Nik, Jaunak, esana.#Egiptoren (eta herrien) eraberritzea 48,47; 49,6.39; Is 19,19-25; Ez 29,13-15. Ik. 12,15+.
Jaunak bere herria salbatuko
(30,10-11)
27«Zu, Jakoben herri,
ez izan beldur!
Ez izutu, Israel, ene zerbitzari hori!
Neuk aterako zaitut
bizi zaren urrutiko erbestetik,
zeure seme-alabekin batera.
Itzuliko zara eta lasai biziko,
seguru egongo,
inolako kezkarik gabe.#Ik. 30,10-11 eta erreferentziak.
28Ez izan beldur, Jakoben herri,
zeurekin izango bainauzu!
Hala diot nik, Jaunak.
Sakabanatu zaitudaneko nazioak
suntsitu egingo ditut;
zu, ordea, ez zaitut suntsituko;
baina bai zentzaraziko
merezi duzun neurrian:
ez zaitut utziko zigorrik gabe».
Currently Selected:
JEREMIAS 46: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso