Jaunak mezu hau eman zion Jeremias profetari filistearrentzat, faraoiak Gazari eraso baino lehen.
Honela dio Jaunak:
«Urak hazi egin dira iparraldean,
uholde oldartsu bihurtu:
herrialdea eta bertako guztia,
hiria eta bertan bizi direnak,
dena estaltzen dute.
Jendea oihuka dabil laguntza eske,
bizilagun guztiak garrasika