Bible App logo
Search Icon

JEREMIAS 45

45
Jeremiasek Baruki salbatuko dela agindu
1Josiasen seme Joiakim Judako erregearen laugarren urtean#45,1 laugarren urtea: K.a. 605. urtea (ik. 36. kap.)., Neriasen seme Barukek Jeremiasen mezuak idatzi zituen liburuan, honen agindura. Aldi hartan, hauxe esan zion Jeremiasek:#Joiakimen laugarren urtea 25,1+. Baruk 32,12+. Jeremiasen mezuak 36,4.32. 2«Jaunak, Israelen Jainkoak mezu bat eman dit zuretzat, Baruk. 3Honela ari zara zeurekiko: “Ai ene! Nireak egin du! Nahigabea besterik ez dit ematen Jaunak! Akitua nago negar-zotinka, inondik ere atsedenik ez!” 4Hona Jaunaren mezua zuretzat: “Neuk eraikia, neuk eraisten dut; neuk landatua, neuk erauzten, eta hori mundu guztian.#eraiki, eraitsi… 1,10+. 5Eta zu, asmo handien atzetik? Ez egin ametsik! Zorigaitza bidaliko dut bizidun guztien gainera; zu, ordea, bizirik aterako zara, edonora zoazela ere. Nik, Jaunak, esana”».#Zorigaitza bidaliko dut 44,2+. bizirik aterako 21,9+.

Currently Selected:

JEREMIAS 45: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for JEREMIAS 45