JEREMIAS 42
42
Jaunari otoitz egiteko eskatu iheslariek Jeremiasi
1Orduan, gudalburu guztiek, Kareahen seme Johananek eta Hoxaiasen seme Azariasek#42,1 Azariasek: Grekozko itzulpenaren arabera (ik. 43,2); hebreerazkoak Jezaniasek dio (ik. 40,8). batik bat, eta berekin zuten jendeak, txiki nahiz handi, Jeremiasengana hurbildu#Johanan 40,8.13. 2eta esan zioten profetari:
—Mesedez, onartu gure eskaria! Otoitz egiozu Jaunari, zeure Jainkoari, gelditzen garenon alde. Lehen asko ginen, baina orain gutxi gelditzen gara, ikus dezakezunez.#Otoitz egiozu 37,3+. Lehen asko, orain gutxi Dt 28,62; Dn gr 3,37. 3Erakuts diezagula Jaunak, zeure Jainkoak, zein bidetatik jo eta zer egin.
4Jeremiasek erantzun zien:
—Ongi da! Berehala egingo diot otoitz Jaunari, zuen Jainkoari, eskatzen didazuen bezala, eta oso-osorik adieraziko dizuet haren erantzuna, ezer gorde gabe.
5Orduan, haiek Jeremiasi:
—Zintzo eta leial den Jaunaren aurrean agintzen dizugu, Jaunak, zure Jainkoak, zure bitartez esango digun guztia beteko dugula. 6Ararteko egiten zaitugu Jaunaren aurrean. Atsegina izan ala ez, beteko dugu hark agindua. Horrela, Jaunari obedituz, ongi izango gara.#Jaunari obedituz, ongi izango 38,20. Ik. 6,14+.
Jaunak Jeremiasi erantzun
7Handik hamar egunera Jaunak erantzuna eman zion Jeremiasi. 8Deitu zien honek Kareahen seme Johanani, gudalburuei eta beraiekin zen jende guztiari, txiki nahiz handiei, 9eta honela hitz egin zien: «Zuek ararteko egin nauzue zuen eskariak Jaunari aurkezteko. Hona Jaunaren, Israelgo Jainkoaren, erantzuna: 10“Herrialde honetan bizitzen gelditzen bazarete, eraitsi ordez eraiki egingo zaituztet eta erauzi ordez landatu, damutu egin bainaiz egin dizuedan kalteaz.#eraiki, landatu 1,10+. damutu 18,8+. 11Ez izan horrenbesteko ikara ematen dizuen Babiloniako erregearen beldur; ez izan beldur, zuekin bainago ni zuek salbatzeko, haren eskuetatik onik ateratzeko.#zuekin nago ni 1,8+. salbatzeko 20,13+; 30,10. 12Barru gupidatsua emango diot eta errukitu egingo zaizue, eta zeuen herrialdean bizitzen utziko”.#zeuen herrialdean utziko 27,11.
13-14«Baina esaten baduzue: “Ez, Egiptora goaz, han ez dugu gerrarik ikusiko, ez turuta-hotsik entzungo, ez goserik izango; Egipton bizi nahi dugu”, horrela Jaunari entzungor eginez, eta herrialde honetan gelditu nahi ez baduzue,#Jaunari entzungor egin 42,21; 43,4.7; 44,23. Ik. 7,24+. 15orduan, entzun Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak, Judan bizirik geldituoi esaten dizuena: “Baldin Egiptora bizitzera joateko erabakian tematzen bazarete, 16Egipton harrapatu eta joko zaituztete horrenbesteko beldur-larria diozuen gerrak eta goseak, eta hantxe hilko zarete. 17Egiptora bizitzera joaten lehiatzen diren guztiak han hilko dira gerraz, goseak eta izurriz; ez da inor ere bizirik geldituko, bidaliko diedan zorigaitzak jotzean”.#gerra, gosea, izurria 14,12+. inor ez bizirik geldituko 11,23+.
18«Bai, honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: “Nola isuri ziren nire haserre-suminak Jerusalemen bizi zirenen aurka, hala isuriko dira zuen aurka ere, Egiptora joaten bazarete. Zori beldurgarria izango da zuena: madarikazioa, gaitzespena eta lotsa gorria. Eta ez duzue gehiago aberria ikusiko”.#Jaunaren haserre-sumina 7,20+. madarikazioa… 24,9+. 19Judan bizirik geldituoi Egiptora ez joateko agintzen dizue Jaunak. Kontura zaitezte ongi gaur egiten dizuedan oharpen honetaz. 20Zeuen buruak engainatzen ari zarete; lehenengo, zeuen ararteko egin nauzue, Jaunari, zeuen Jainkoari, otoitz egin eta haren erantzuna osorik zuei jakinarazteko eskatuz, beteko zenutela eta; 21orain, berriz, erantzuna jakinaraztean, ez duzue aditu nahi Jaunak zuei adierazteko esan didana.#ez duzue aditu nahi 43,4. Ik. 42,13-14+. 22Beraz, jakin ongi, gerraz, goseak eta izurriz hilko zaretela bizitzera joan nahi duzuen lurraldean».
Currently Selected:
JEREMIAS 42: EAB
Highlight
Copy
Compare
Share
Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in
Elizen Arteko Biblia (EAB) Biblia en Euskara, Traducción Interconfesional) Copyright © Sociedad Bíblica de España, 2008 Utilizada con permiso