Bible App logo
Search Icon

JEREMIAS 41

41
1Zazpigarren hilean, Netaniasen seme eta Elixamaren biloba Ismael, errege-jatorrikoa bera, Mitzpara joan zen hamar gizonekin, Gedalias ikustera. Elkarrekin otordua egiten ari zirela,#Zazpigarren hilean 2 Erg 25,25. 2Ismaelek eta berekin zituen hamar gizonek, jaiki, ezpataz jo eta hil egin zuten Gedalias, Babiloniako erregeak Judako gobernari ezarria. 3Gedaliasekin Mitzpan zeuden judatarrak eta gudari babiloniarrak ere hil egin zituzten.
Ismaelek erromes-taldea hil
4Baziren bi egun Gedalias hila zela, gertatuaren berri artean inork ez jakin arren. 5Horretan, laurogei gizon etorri ziren Sikem, Xilo eta Samariatik, bizarra moztuta, jantziak urratuta eta gorputza zauriz beteta#41,5 bizarra… zauriz beteta: Dolu- eta nahigabe-zeinuak dira (ik. 48,37; 2 Sm 19,25; Is 22,12). Ez da argi ikusten zein den erromesaldi honen arrazoia., tenpluan eskaintzeko labore-opariak eta intsentsua zekartzatela. 6Ismael atera zitzaien bidera negar-zotinka eta, haiengana heltzean, esan zien:
—Zatozte Ahikamen seme Gedalias ikustera.
7Baina hirira sartu bezain laster, Ismael eta beronen gizonek hil egin zituzten eta putzu batera bota. 8Haietako hamar gizonek, ordea, esan zioten Ismaeli:
—Ez gaitzazu hil! Garia, garagarra, olioa eta eztia daukagu gordeta landetan.
Eta Ismaelek ez zituen hil beste lagunekin batera.
9Hildakoen gorpuak jaurti zituen putzua, Israelgo errege Baxak eraso zion hartan, Judako errege Asak egindako putzu handia#41,9 putzu handia: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Gedaliasen eskuz dio. da. Netaniasen seme Ismaelek gorpuz bete zuen.#Baxaren eta Asaren arteko borroka 1 Erg 15,16-22.
10Ondoren, Ismaelek gatibu eraman zituen erregearen alabak, baita Mitzpan gelditu ziren guztiak ere: Nebuzaradan guardiaburuak Gedaliasen ardurapean utzia zuen jende guztia, hain zuzen. Gatibu guztiokin amondarren lurraldera joateko abiatu zen.
Ismaelek atxilotuak libre
11Kareahen seme Johanan eta beronen gudalburuak, Ismaelek egindako hilketen berri jakitean, 12beren tropa guztia bildu eta Ismaelen aurka borrokara irten ziren. Gabaongo zingira handiaren ondoan atzeman zuten. 13Ismaelek gatibu zeraman jendea, Johanan eta beronen gudalburuak ikustean, pozez bete zen. 14Hala, Ismaelek Mitzpatik gatibu zeramatzanak itzuli eta Johananekin batu ziren. 15Baina Ismaelek, bere zortzi gizonekin, Johanani ihes egitea lortu zuen, amondarrengana bilduz. 16Orduan, Johananek eta beraren gudalburuek beren ardurapean hartu zuten Gedalias hil ondoren Ismaelek Mitzpatik gatibu eraman zuen jendea, Gabaonen bildu zitzaiena: gudariak, emakumeak, haurrak eta funtzionarioak. 17Bideari ekin ondoren, geldialdia egin zuten Belenen aldamenean dagoen Gerut-Kimhamen. Egiptora joateko asmoa zuten, 18babiloniarrengandik ihesi, hauen beldur baitziren, Netaniasen seme Ismaelek Babiloniako erregeak eskualdeko gobernari ezarri zuen Ahikamen seme Gedalias hil zuelako.#babiloniarrengandik ihesi Ik. 42,11.

Currently Selected:

JEREMIAS 41: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for JEREMIAS 41