Bible App logo
Search Icon

JEREMIAS 43

43
1Jeremiasek oharpen guztiok adierazi zizkion herriari, Jaunaren, bere Jainkoaren, aginduz. Hitzaldia bukatzean, 2Hoxaiasen seme Azariasek, Kareahen seme Johananek eta hango beste gizonek, harropuztuta, esan zioten: «Gezurra diozu! Jaunak, gure Jainkoak, ez dizu esan gu Egiptora bizitzera ez joateko.#Azarias… 42,1. 3Neriasen seme Barukek zirikatu zaitu gure kontra: babiloniarren esku jarri nahi gaitu, hil edo Babiloniara gatibu eraman gaitzaten».#Baruk 32,12+.
4Hala, ez Kareahen seme Johananek, ez gudalburuek, ez beste inork, ez zioten Jaunari aditu, eta ez ziren gelditu Juda lurraldean.#ez zioten Jaunari aditu 42,13-14+. 5Ostera, Kareahen seme Johananek eta gudalburuek bildu egin zituzten Judan bizirik gelditutako guztiak, hau da, inguruko herrietara ihes egin eta ondoren Judara itzuli zirenak:#inguruko herrietatik itzuliak 40,11-12. 6gizonak, emakumeak, haurrak, erregearen alabak eta Nebuzaradan guardiaburuak Ahikamen seme eta Xafanen biloba Gedaliasi utzitako denak; baita Jeremias profeta eta Neriasen seme Baruk ere.#Gedaliasi utzitakoak 39,13-14. 7Eta, Jaunaren esanari jaramonik egin gabe, Egiptora joan eta Tafnes#43,7 Tafnes: Ik. 2,16 oh. hiriraino iritsi ziren.#Egiptora joan 2 Erg 25,26.
Jeremiasek Nabukodonosor Egipton sartuko dela iragarri
8Tafnesen zegoela, honela hitz egin zion Jaunak Jeremiasi: 9«Hartu harritzar batzuk eta sartu faraoiaren Tafnesko jauregi aurrean dagoen buztinezko zoruan; egin hori judatarren aurrean, 10eta eman mezu hau: “Honela dio Jaun ahalguztidunak, Israelen Jainkoak: Babiloniako errege Nabukodonosor neure zerbitzaria ekarraraziko dut, eta Jeremiasek lurrean sartu dituen harri horien gainean ezarriko ditut haren tronua eta gaineko oihal-estaldura.#Nabukodonosor neure zerbitzaria 25,9+. 11Etortzean, garaitu egingo du Egipto#43,11 garaitu egingo du Egipto: Honela gertatu zen, hain zuzen, 568/567 urtealdian, Amasis Egiptoko faraoi zela. eta nor berari dagokionera eramango: heriotzarako dena heriotzara, erbesterako dena erbestera, ezpatarako dena ezpatara.#Egiptori eraso 46,13; Ez 29,19-20. heriotzarako dena 15,2+. 12Su emango die#43,12 Su emango die: Antzinako itzulpenen arabera; hebreerazkoak Su emango diot (Jaunak, alegia) dio. Egiptoko jainkoen jauretxeei eta erre egingo ditu edo berekin eramango jainko-irudiak. Garbitu egingo du Egipto, artzainak bere zamar-larrua zorriak akabatzeko garbitzen duen bezala, eta garaile aterako da handik.#Egiptoko jainko-irudiak 46,25; Ez 30,13. 13Heliopolisko#43,13 Heliopolisko: Grekozko itzulpenaren arabera; hebreerazkoak Egipton dagoen Eguzki-etxeko dio. Heliopolis Egiptoko On hiriaren grekozko izena zen; bertan jainko Eguzkiaren tenplu handi bat zegoen. zutarriak hautsi eta Egiptoko jainkoen jauretxeak erre egingo ditu”».

Currently Selected:

JEREMIAS 43: EAB

Highlight

Copy

Compare

Share

None

Want to have your highlights saved across all your devices? Sign up or sign in

Video for JEREMIAS 43